Author: Esti

Dbusek kanpaina bat abiarazi du emakumeak gidarien deialdi berrira aurkeztera animatzeko

Gidarien lan poltsa berri bat sortzeko deialdi berri bat abian jarri dela-eta, Dbusek informazio kanpaina bat sortu du Donostian autobus gidari izan nahi duten emakumeei zuzenduta. 

“Inork ez zaitzala frenatu”, “Emakumea zara? Primeran” eta “Zurekin abiatu nahi dugu” leloak erabiliz, Dbusek emakumeak animatu nahi ditu prozesu horretara aurkeztera. Konpainiako emakume gidariak izango dira kanpainaren protagonistak, eta kanpaina Donostiako markesinetan zein autobus batzuen errotulazioan, Dbusen webgunean eta bere sare sozialetan ikusi ahal izango da.

Bere gidarien plantillan 55 emakumeak dira, hau da, gidarien %11 emakumeak dira. Kanpaina horrekin asmoa da sektore maskulinizatu honetan gidari lana gehienbat gizonezkoen lanbidea deneko ideia haustea. Izena emateko epea martxoaren 2ra arte egongo da irekita, eta deialdi honen informazioa otsailaren 16an jarriko da eskuragai  Langileen Hautaketa atalean.

2010az geroztik dauka Dbusek Emakundek ematen duen Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Erakunde Laguntzailearen zigilua, enpresan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean aurrera egiteko hartutako konpromisoagatik eta egindako lanagatik eta horrela eremu soziolaboralean ekimen berriak sustatzeagatik. Era berean, BAI SAREAn parte hartzen du, Konpainiaren langileen garapena bultzatzen duten jardunbide egokiak sustatzeko.

 

 

Irakurri

Dbus, Realarekin bat eginda

Ostegun honetan, C.D. Mirandeseren aurka Anoetan jokatuko den Errege Kopako partidaren finalerdia dela-eta, Dbusek Realari babesa erakutsi nahi dio, Anoetara futbol zerbitzua egiten duten autobusetan talde donostiarraren bandera eramanda. Horrela, hiriari kolorea eman ez ezik, herritarrak animatu nahi dira Anoetara autobusean joan daitezen. 

1993an Anoetako estadioa inauguratu zen eta, harrez geroztik, partida dagoen egun guztietan Dbusek autobus zerbitzua eskaintzen du Reale Arenara joateko, auzoetatik estadiora partidaren aurretik, eta bueltarako ere, partida amaitu eta gero. Era berean, Dbus eta Reala elkarlanean aritu dira hainbat jardueratan, hala nola Donostian garraio publikoaren erabilera sustatzeko egin zen “Nik ere Dbus” kanpainan.

Irakurri

Hobekuntzak Dbus-eko B3, B6 eta B10 gautxori lineetan

Otsailaren 14tik aurrera, ostirala, Dbusek hobekuntzak egingo ditu B3-Egia-Intxaurrondo, B6-Altza eta B10-Zubiarre-Bidebieta-Buenavista lineetan, bai eta 9-Egia-Intxaurrondo eta 14-Bidebieta lineen gautxorien aurreko zerbitzuetan ere, gaueko zerbitzuak hiriko alde gehiagotan emateko asmoarekin.

B3-EGIA-INTXAURRONDO

 Gaueko linea honek Erdialdea, Egia, Intxaurrondo eta Gros elkartzen ditu, eta ibilbide luzeago egingo du Intxaurrondon, Zarategi aldean eta Pilarreko aldapan zerbitzua emateko. Linearen geldialdiak, berriz, 8-Gros Intxaurrondo eguneko lineak egiten dituenak izango dira.

Horrela, Erdialderantz bueltatzen denean, Intxaurrondo Hegoaldean eta Zubiaurre aldean zerbitzua eman ondoren eta Zubiarre 39an gelditu ondoren, lineak beste ibilbide bat egingo du Pilarreko aldapatik igotzeko eta Mons pasealekutik jaisteko Egiarantz. Gehituko dira, beraz, Zarategi 8, Gaztelu, Lafont eta Mons 77ko geltokiak, eta Renfe-Ategorrietakoa, berriz, kendu egingo da. Alde berri horretan emakumeek eta 18 urtetik beherakoek eskaripeko geldialdiak eskatu ahal izango dituzte.

Era berean, ostiraletan, jai bezperetan eta larunbatetan, gautxorien zerbitzuak hasi aurretik, 9-Egia-Intxaurrondo lineak ematen dituen zerbitzuek geldialdi horiek egingo dituzte Zubiaurretik doazenean.

B6-ALTZA eta B10-ZUBIARRE-BIDEBIETA-BUENAVISTA

Duela aste batzuk aldatu zen 14-Bidebieta linearen ibilbidea Gomistegiko erabiltzaileei zerbitzua emateko. Erabiltzaile horiek gaueko zerbitzuak eduki ahal ditzaten, Dbusek B6 eta B10 lineen ibilbideak aldatuko ditu, Pasai San Pedro 25ean geldialdia egiteko.

B6-Altza linea, Erdialderantz doala, Gaiztarron geldialdia egin ondoren Pasai San Pedro 25ean geldituko da, gero Juan XXIII kaleko 1erantz jarraitzeko. B10-Zubiarre-Bidebieta-Buenavista lineak ere Pasai San Pedro 25ean egingo du geldialdia, Elosegi 102ko eta Juan XXIII kaleko geltokien artean.

Bukatzeko, ostiraletan, jai bezperetan eta larunbatetan, gautxorien zerbitzuak hasi aurretik, 14-Bidebieta lineak ematen dituen zerbitzuek geldialdi hori egiten dute Zubiaurretik doazenean (Bidebieta alderantz). 

Laster informazio panel elektroniko bat instalatuko da Pasai San Pedro 25eko geltokian, autobusak geltokira zer ordutan iritsiko diren adierazteko eta erabiltzaileentzako interesgarriak diren beste ohar batzuk emateko.

 

Irakurri

Dbus-ek gero eta bidaia gehiago dauka eta 2019an errekor absolutua erregistratu du Donostian

2019an Dbusek 29.583.538 bidaia erregistratu ditu, eta aurreko urtean, berriz, 29.168.773 erregistratu zituen. Horrek esan nahi du asko handitu dela urteko bidai kopurua (414.765 bidaia gehiago), Konpainiak bere 133 urteko historian eduki duen bidaien errekor absolutua hautsita.

Hau da garraio publikoaren erabileraren rankinga Donostian:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Era berean, nabarmena da lanegunetako erabileraren batez bestekoan hautsi den errekorra. Izan ere, 93.171 bidaia erregistratu dira eguneko eta 2018an, berriz, 91.638 bidaia erregistratu ziren eguneko. Hori da, hain zuzen, grafiko honetan ikusten dena:

 

 

 

 

 

 

 

 

Horrez gain, 2019an errekor batzuk hautsi dira Donostiako garraio publikoaren erabilerari dagokionez:

  • Erabilerarik handieneko larunbata Konpainiaren historian: San Tomas eguna, 698 bidaia kontabilizatuta.
  • Erabilerarik handieneko hilabetea Konpainiaren historian: urria, 641.816 bidaia kontabilizatuta.
  • Laneguneko batez besteko erabilera Konpainian: azaroko lanegunak, batez beste 97.740 bidaia kontabilizatuta egunero.
  • Erabilerarik handieneko Ama Birjinaren Egunaren bezpera Konpainiaren historian: abuztuaren 14a, 966 bidaia kontabilizatuta.

Hazkundearen zati handi bat 2019an eskaintza hobetu duten zerbitzuetan erregistratu da eta nagusiki 26-Amara-Martutene eta 35-Antiguo  -Aiete-Ospitaleak lineetan, horietan autobus bat gehiago sartu baita lanegunetako zerbitzuaren maiztasuna hobetzeko.

Azpimarratzekoa da, halaber, 17-Gros-Amara-Miramon lineak laugarren urtez erabileran eduki duen etengabeko igoera, 2015eko erabilerarekiko %57,41eko igoera metatuarekin. Laster, Dbusek linea hori erabat elektrifikatuko du, BEI-Bus Elektriko Adimenduneko sistema bat ezarriz. Sistema horretan 18 metroko autobus elektriko artikulatuak sartuko dira zerbitzua emateko, autobusen edukiera hobetzeko eta erabiltzaileei erosotasun handiagoa eskaintzeko.

Irakurri

Datorren udan bost gautxori linea berri jarriko ditu zerbitzuan Dbusek

Dbusen Administrazio Kontseiluak gaur, otsailak 6, egindako bileran bost gautxori linea berriren sorrera aurkeztu du,  oraindik gaueko linearik ez duten hiriko guneei zerbitzua emateko. Linea berriak udan jarriko dira martxan.

 Gaur egun Dbusek bederatzi Gautxori linea ditu eta horiek ostiraletan, larunbatetan eta jaiegun bezperetan ematen dute zerbitzua urte osoan zehar. Salbuespena da B7-Igeldo linea, udan (ekainaren 23tik abuztuaren 31ra) ematen baitu zerbitzua. 

Zerbitzu hauen erabilera hazten ari da 2015etik, orduan 182.525 bidaia egin baitziren eta 2019an, berriz, 215.210.  Gaur egun badira hirian hainbat gune eguneko lineak bai, baina Gautxori linearik ez dutenak: Oriamendi, Miramon, Ospitaleak, Zorroaga-Mendigain, Rodil, San Roke edo Aldakonea, esaterako.

Orain dela gutxi emakumeentzako eta 18 urtetik beherakoentzako eskaripeko geldialdien sistema hedatu zen Dbuseko gautxori linea guztietan eta orain, berriz, gaueko zerbitzua emango da egun ez duten guneetan. Hasteko, zerbitzua udan emango da, ekainaren 23a eta abuztuaren 31 bitartean, hilabete horietan erabiltzen baitira gehien gaueko zerbitzuok. Geroago, linea bakoitzaren erabilera mailaren arabera, aztertu egingo da gaueko zerbitzua urte osoan jartzeko aukera.

 Gautxori linea berriek ostiraletan, larunbatetan eta udako jaiegun bezperetan emango dute zerbitzua, eta baita zerbitzuak gehitzen diren ekitaldietan ere, Jazzaldian edo Aste Nagusian, esaterako. Irteerak Boulevardetik egingo dira, 0:15 eta 4:00ak bitartean.

B5-Aiete-Oriamendi-Miramon linea:

  • Irteerak Boulevard 15etik (ostiraletan eta jai bezperetan): 0:30 – 1:30 – 2:30 -3:30
  • Irteerak Boulevard 15etik (larunbatetan): 0:15 – 0:45 – 1:15 – 1:45 – 2:15 – 2:45 – 3:15 – 3:45

B11-San Roke linea

  • Irteerak Boulevard 19tik: 1:00 – 2:00 – 3:00 – 4:00

B12-Aldakonea linea:

  • Irteerak Boulevard 19tik: 0:30 – 1:30 – 2:30 -3:30

 B13-Rodil linea:

  • Irteerak Boulevard 19tik: 0:45 – 1:45 – 2:45 -3:45

B14-Mendigain-Zorroaga-Ospitaleak linea:

  • Irteerak Boulevard 19tik: 0:15 – 1:15 – 2:15 -3:15

B7-Igeldo linea:

Linea honek egun udan ematen du zerbitzua, ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan, 2:00ak arte, eta bere eskaintza gehituko du 4:00ak arte, eta aldatu egingo du Boulevardeko hasierako geltokia.

  • Irteerak Boulevard 13tik: 1:05 – 2:05 – 3:05 – 4:05

Era horretan, eguneko lineak dituzten hiriko gune guztiek Gautxori zerbitzuak ere izango dituzte gauean.

Era berean, linea berri horietan ere emakumeentzako eta 18 urtetik beherakoentzako eskaripeko geldialdi sistema jarriko da, ibilbideko zenbait tokitan.

 

 

 

 

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du otsailaren 4an ospatuko den Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute,  gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko. 

Irakurri

Dbus-eko autobusen erabilera handia San Sebastian egunean, 124.000 bidaiarekin

Urtarrilaren 19an eta 20an, San Sebastian eguna dela eta, erabiltzaile asko erregistratu dira Dbuseko autobusetan. Urtarrilaren 19tik urtarrilaren 20ra bitartean,  hau da, igandetik astelehenera bitartean, 124.355 bidaia zenbatu dira guztira (behin-behineko datua). 2014. urtearekin alderatuta, orduan ere urtarrilaren 19a eta 20a igandea eta astelehena izan baitziren, 13.967 bidaia gehiago erregistratu dira, hau da, %12 bidaia gehiago.

Era berean, 50.000 bidaia baino gehiagoko igoera erregistratu da neguko jaiegunekin alderatuta, iazkoen antzeko kopuruak, orduan ere ohiko egunetan baino 50.000 bidaia inguru gehiago erregistratu baitziren. Gautxori zerbitzuei dagokienez, aurten 13.069 bidaia zenbatu dira gau bien artean, 2014an baino %20 gehiago, alegia.

San Sebastian jaiari begira, hilaren 19ko arratsaldean Dbusek auzo guztietako lineak indartu zituen Bandera Igoeraren aurretik, gau osoan zehar Igoeraren ondoren eta hilaren 20ko zerbitzua hasi arte, hilaren 20an goizean Haur Danborrada dela-eta eta arratsalde-gauean ere, 2:00ak arte, azken autobus zerbitzuak itxi arte, Bandera Jaitsieraren ondoren.

Autobusaren erabilera oso handia izan da hiriko linea guztietan, eta hauek izan dira egun horietan gehien erabili diren lineak:

  • 13-ALTZA: 18.025 bidaia
  • 28-AMARA-OSPITALEAK: 15.385 bidaia
  • 5-BENTA BERRI: 12.923 bidaia
  • 26-AMARA-MARTUTENE: 8.295 bidaia
  • 14-BIDEBIETA: 5.908
  • 17-GROS-AMARA-MIRAMON: 5.488
  • 29-HEGO INTXAURRONDO SUR: 4.872 bidaia
  • 9-EGIA-INTXAURRONDO: 4.779 bidaia
  • 33-ALTZA-INTX.-ANTIGUA-BERIO: 4.376 bidaia
  • 25-BENTA BERRI-AÑORGA: 4.311 bidaia

Datu horiekin, Dbusek jarraitzen du izaten egun horietan donostiarrek hirian mugitzeko aukeratzen duten garraiobidea, egun horietan danborradak kaleetatik ibiltzen baitira eta zirkulazioa zaildu egiten baita.  Dbusek eskerrak eman nahi dizkie erabiltzaileei izandako pazientziagatik, eta lanean jarraituko du zerbitzua egunez egun hobetzeko

Irakurri

Geltoki aldaketak 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linean

Urtarrilaren 13tik aurrera, astelehena, aldaketak egingo dira Dbusen 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linean.

1) TXOMIN ENEA:

– Martutene alderantz, 31 linea ez da Felisa Martin Bravo Hiribidetik ibiliko. Antzieta Pasealekutik ibiliko da berriro, eta Renfe Loiolan edukiko du geltokia.

Beraz, Txomin Eneako Anbulategiko eta Felisa Martin Bravo 4ko geltokiak kendu egingo dira linea horretarako, eta Renfe Loiolara eramango dira. Era berean, Antzieta geltokia behin betiko kenduko da linea guztietan. 

– Erdialderantz, Txomin Enea geltokian bakarrik egingo du geldialdia. Antzieta 31 eta Kartzela geltokiak kenduko dira linea honetarako.

2) AIETE:

31 linearako ere behin betiko kenduko dira Izaburu eta Izako geltokiak, Aiete aldean. La Cumbrera eta Aiete 1era eramango dira, hurrenez hurren.

Irakurri

14-Bidebieta linearen aldaketa

Lurraldebusek erabaki du 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera Ekialdebus E07, E08, E09 eta E79 lineetan Bidebietako geltokia kentzea Donostia Erdialderako norabidean. Horrela, beste geltokiak honela geldituko dira: Colón 13rartekoak bakarrik bidaiariak jaistekoak izango dira; Erdialdetik Pasai San Pedrora bitartekoak, berriz, bakarrik bidaiariak igotzekoak izango dira, jaisteko lehen geltokia Correos izanik. Egoera horren aurrean Donostiako Udalak Dbusen 14-Bidebieta linearen ibilbidea aldatzea erabaki du, eragindako gunean egun dagoen eskariari erantzun ahal izateko. Aldaketa horiek urtarrilaren 7tik, asteartea, aurrera egingo dira.

– Bidebietarako norabidean geltoki berria gehituko da Elosegi 102 eta Juan XXIII 2 artean: Pasai San Pedro 25.

– Erdialderantz: Galtzara Nagusitik Zurriolako Pasealekutik ibiliko da Gipuzkoako Plazarantz, Kursaalean geldituta. Geltoki hauek kenduko dira: Colón eta Askatasunaren Hiribidea 6; Kursaalera eta Gipuzkoako Plazara eramango dira.

Era berean, ordutegiak ez dira aldatuko.

Bestalde, 13-Altza linea Pasai San Pedro 25ean ere geldituko da, 00:00etako irteeretan, ostiraletan, jai bezperetan, larunbatetan eta jaiegunetan.  

Irakurri