Dbus-ek autobus artikulatu berriak jarri ditu zerbitzuan, haur aulkietarako eta gurpildun aulkietarako hiru lekurekin
Dbusek 18 metroko lau autobus artikulatu berri jarri ditu zerbitzuan. MAN etxearen Lion´s City G Euro 6 modeloko autobus artikulatuak dira, eta duela gutxi iritsi dira Kotxetegien instalazioetara. Azken asteetan egokituz joan dira, zerbitzua ematen hasi ahal izateko. COVID-19a dela eta, autobusen leku kopuru maximoa aldatu da eta autobus artikulatu berriak zerbitzuan jartzen direnean egungo autobusen leku kopuru maximoa handitu ahal izango da bidaietan.
Autobus berriak pasa den urtean flotan sartu ziren 18 metroko azken autobusen berdinak dira, baina nobedade garrantzitsu bat daukate. Autobusen erdiko aldean gurpildun aulkietarako eta haur aulkietarako erreserbatuta dauden hiru leku daude, gune horretan leku gehiago eskainita. Hiru lekuak behar bezala seinaleztatuta daude eta aldi berean autobus horiek seinale bat daukate aurreko aldean zein erdiko atean, erabiltzaileek kanpotik identifikatu ahal ditzaten. Autobus artikulatuak 2 edo 3 leku dituen adierazten du pegatina horrek.
Gaur egun, Dbusek dituen 12 eta 18 metroko autobusek gurpildun aulkietarako eta haur aulkietarako erreserbatutako bi leku dituzte erdiko gunean. Gurpildun aulkian edo haur aulki batekin sartzen diren erabiltzaileak erdiko atetik sartzen dira, eta erdiko plataformaren gunean makina balioztatzaile bat daukate. Mikrobusen kasuan, leku bakarra dute gurpildun aulkietarako eta haur aulkietarako erreserbatuta. Hemendik aurrera, flotan sartuko diren autobus artikulatu berrietan haur aulkietarako leku berri hori gehituko da apurka-apurka.
Objektu galduen entrega Dbusen – COVID-19
COVID-19a dela eta, Dbuseko autobusetako objektu galduen kudeaketa aldatu da. Hurrengo abisura arte, objektu galduak Udaltzaingoan erregistratuko eta entregatuko dira (943 48 13 00), Udaltzaingoa izango baita objektu galduak kudeatzeaz eta erabiltzaileei entregatzeaz arduratuko dena.
Dbusen Erabiltzaileen Arretarako bulegoa, Kotxetegietan dagoena (Fernando Sasiain, 7), jendearentzat itxita dago, baina telefonoz (943 000 200) eta posta elektroniko bidez (info@dbus.eus) erantzuten jarraituko du.
8-17-40-41 lineak: Zurriola geltokia
Martxoaren 16tik aurrera, astelehena, Zurriola 36 geltokia bertan-behera geratuko da behin betiko (8-Gros-Intxaurrondo, 17-Gros-Amara-Miramon, 40-Gros-Antiguo-Igara eta 41-Gros-Egia-Martutene lineak).
Geltokia aurreko etxadira eramango da, markesina berri batera Zurriolako pasealekuko 30ean zenbakian.
Uruguaiko ordezkaritza baten bisita eduki du Dbusek
Egun hauetan gure lurraldean egiten ari den Go Mobility azokaren barruan, Dbusek Uruguaiko ordezkaritza baten bisita eduki du, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak eta Ficobak elkarlanean antolatuta. Ordezkaritzako kideek Kotxetegietako instalazioak ikusi ahal izan dituzte, bai eta Donostiako autobusen flotan ezarritako azken aurrerapen teknologikoak eta autobus elektrikoak zehaztasunez ezagutu ere.
Montevideon hiriko garraio zerbitzua eskaintzen duen CUTCSA Garraio Kolektiboko Uruguaiko Konpainiako zuzendari gerente Fernando Barcia Porrok, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako ordezkari Gabriel Arancibiak eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberako Enpresa Garapen eta Nazioarteratzeko zuzendari Amaia Ferrok osatu dute ordezkaritza. Dbusen, konpainiako zuzendari gerente Igor Gonzalezek, Zuzendariondoko Javier Vallejok eta zuzendari tekniko Eduardo Gonzalezek egin diete harrera.
Bisitan, autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzen erabiltzen diren giza baliabideak eta baliabide teknikoak eraginkortasunez kudeatzen uzten duten planifikazio sistema adituak ezagutu ahal izan ditu Uruguayko ordezkaritzak. Horrela zerbitzua optimizatu egiten da, pertsona erabiltzaileei ordutegi zabalagoak eta maiztasun hobea eskainiz eta aldi berean flotako autobusak eta gidariei esleitutako ordutegi ezberdinak koordinatuz. Era berean, Dbusen ezarritako beste sistema batzuk ezagutu dituzte, zehazki, puntualtasunean eta abiadura komertzialean puntuazio altuak edukitzea eta donostiarrek autobusak asko erabiltzea ahalbidetzen duten sistemak.
Bisitan, halaber, Dbus flotako autobus elektrikoen funtzionamendua egiaztatu dute, eta ibilgailu horien karga sistema ikusi. Dbusek 12 metroko 3 autobus %100 elektriko ditu, eta 38 autobus hibrido. Ibilgailu horiek garbiak dira eta ingurumenarekiko errespetutsuak, eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen dituzte.
Bukatzeko, ordezkaritzak baieztatu ahal izan du zerbitzu teknikoaren lana, egunero autobusetan gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeaz eta autobus flota ahalik eta baldintzarik hoberenean egoteko aldian-aldian ibilgailuei egin beharreko mantentze lanak egiteaz arduratzen baita. Ordezkaritzak ikusi ahal izan du, baita ere, nola antolatzen den lana eta nola sailkatzen den ondoren dokumentazioa, zehaztasunez artxibatzeko eta edozein unetan kontsultatzeko moduan egoteko.
Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren nazioarteko enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du, bai eta etorkizuneko ikuspegi berri bat lortzea ere, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.
Dbusek bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin
Igandean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Dbusek, egunarekin bat egiten duela adierazteko, egunaren kartela jarriko du Donostiako autobusetan.
Ildo horretan, Dbusek Emakunderen aitortza jaso du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jasoz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko hartu duen konpromisoa eta egin duen lanagatik eta eremu soziolaboralean ekimen berriak bultzatzeagatik.
Dbusek bat egiten du Linfedemaren nazioarteko egunarekin
Bihar, ostirala, martxoak 6, Linfedemaren Nazioarteko Eguna izango da. AGADELPRISEk (Lehen eta bigarren mailako Linfedema eta Lipedema jasaten dutenen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
“Ondo bidaiatu” kanpaina abiarazi du Dbus-ek, garraio publikoaren erabilera egokia bultzatzeko
Dbusek kanpaina bat abiarazi du, “Ondo bidaiatu” lelopean, autobus barruan batzuetan gertatzen diren bost kasuren inguruan, erabiltzaile guztiek bidaia atseginago egin dezaten bost gomendio emanda. Kanpainak autobus zerbitzuen gainerako erabiltzaileak errespetatzeak duen garrantzia azpimarratu nahi du, portaera zuzenak nabarmenduta portaera lotsagabeen eta batere zibiko ez direnen aldean.
Beste kanpaina batzuetan jada bildu diren arren autobusetan nahiko sarri erregistratzen diren eta heziketa, elkartasun, enpatia eta errespetuarekin zerikusia duten egoeretarako bost gomendio dira. Autobusean, jendea elkarrekin egoten den beste edozein lekutan bezala, garrantzitsua da besteengan pentsatzea eta ikustea nola gure portaerarekin gainerako erabiltzaileak lagundu edo gogaitu ditzakegun.
Dbusen ondo bidaiatzeko 5 gomendio
1) Eserlekua gehien behar duten pertsonei utzi: gomendio honekin azpimarratzen da eserleku “berdeak” mugikortasun urria duten pertsonei utzi behar zaizkiela (haurdun dauden emakumeak, adineko pertsonak, 6 urtetik beherako adingabeak, mugitzeko arazoak dituzten pertsonak, etab.), pertsona horientzat erreserbatuta baitaude, baina azpimarratzen da, halaber, garrantzitsua dela autobuseko edozein eserleku gehien behar duten pertsonei utzi behar zaizkiela.
2) Ez jarri oinak beste eserlekuetan: eserlekuak alferrik okupatzeaz gain, oinak eserlekuen gainean jarriz eserlekuak zikindu ditzakezu eta horrela beste erabiltzaile batzuk ere bai. Mezu hori indartzeko, autobusen barruan hori adierazten duten pegatinak daude.
3) Musika modu egokian entzun autobus barruan: gomendio honekin adierazi nahi da musika edo edozein gailu elektroniko kaskoak jarrita eta neurrizko bolumenean entzun behar dela, beste erabiltzaileak ez molestatzeko.
4) Ez jan autobus barruan: Autobusa edo autobusean doazen beste erabiltzaile batzuk ez zikintzeko. Gomendatzen da autobusera igo aurretik jana gordetzea. Era berean, ezin da autobusera igo edalontziekin, lata irekiekin, izozkiekin edo gorde ezin diren eta erori daitezkeen beste elementu batzuekin.
5) Beste erabiltzaileen lekua errespetatu: azpimarratu nahi da garrantzitsua dela erabiltzaile bakoitzak berari dagokion lekua okupatzea, beste erabiltzaile batzuentzat traba izan daitezkeen egoerak saihestuta, hala nola beharrik gabe leku gehiago okupatzea, eserita doazen besteei leku gutxi uztea edo baita besteak mehatxatzea ere.
Gomendio horiek Dbusen webgunean zein bere sare sozialetan eta informazio karteletan eta autobusen barruko pantailetan daude eskuragarri, bai eta autobus geltokietako markesina batzuetan ere. Gomendio horiekin, Dbusek eta Donostiako Udalak garraio publikoaren erabilera egokiaren garrantziaz sentsibilizatu nahi dute, autobusak leku atsegina izan daitezen, bizikidetzako gune gisa, non adin desberdineko pertsonek elkarrekin bidaiatzen duten.
Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin
Dbusek bat egingo du bihar, otsailaren 29an, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Horregatik, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.
Euskotrenen ordezkaritza baten bisita eduki du Dbusek
Euskotrenen autobus zerbitzuaren ordezkaritza baten bisita hartu du Dbusek bere instalazioetan. Eusko Jaurlaritzaren errepideko garraio zerbitzuaren ordezkaritzaren bisita izan da. Euskotrenen ordezkariek kotxetegietako instalazioak ikusi ahal izan dituzte, eta Donostiako autobusen flotan ezarritako azken aurrerapen teknologikoak eta flotako autobus elektrikoak zehaztasunez ezagutu.
Bisitan, autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzen erabiltzen diren giza baliabideak eta baliabide teknikoak eraginkortasunez kudeatzen uzten duten planifikazio sistema adituak ezagutu ahal izan dituzte Euskotreneko teknikariek. Horrela zerbitzua optimizatu egiten da, pertsona erabiltzaileei ordutegi zabalagoak eta maiztasun hobea eskainiz eta aldi berean flotako autobusak eta gidariei esleitutako ordutegi ezberdinak koordinatuz. Era berean, Dbusen ezarritako beste sistema batzuk ezagutu dituzte, zehazki, puntualtasunean eta abiadura komertzialean puntuazio altuak edukitzea eta donostiarrek autobusak asko erabiltzea ahalbidetzen duten sistemak.
Bisitan, halaber, Dbus flotako autobus elektrikoen funtzionamendua egiaztatu dute, eta ibilgailu horien karga sistema ikusi. Dbusek 12 metroko 3 autobus %100 elektriko ditu, eta 38 autobus hibrido. Ibilgailu horiek garbiak dira eta ingurumenarekiko errespetutsuak, eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen dituzte.
Bukatzeko, ordezkaritzak baieztatu ahal izan du zerbitzu teknikoaren lana, egunero autobusetan gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeaz eta autobus flota ahalik eta baldintzarik hoberenean egoteko aldian-aldian ibilgailuei egin beharreko mantentze lanak egiteaz arduratzen baita. Ordezkaritzak ikusi ahal izan du, baita ere, nola antolatzen den lana eta nola sailkatzen den ondoren dokumentazioa, zehaztasunez artxibatzeko eta edozein unetan kontsultatzeko moduan egoteko.
Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du, bai eta etorkizuneko ikuspegi berri bat lortzea ere, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.