Author: Esti

Dbusek %25 bidaia gehiago egin ditu 2021ean

Dbusek 22.266.087 bidaia erregistratu ditu 2021ean, eta 2020an, berriz, 17.818.043 bidaia erregistratu zituen. 2021eko zifrak adierazten duenez, argi dago eskaerak errekuperatu egin direla 2021ean, %25 gora egin da (4.448.044 bidaia).

Dbusek segurtasun neurriak, babesekoak eta higienekoak aplikatzeko egin duen ahaleginak eta izan duen erresilientziak ekarri dute herritarrek garraio publikoaren erabileran berriro konfiantza jartzea, garraio publikoak zerbitzuen eskaintzari ahalik eta gehien eutsi dio eta. Donostia da, gainera, hiriko garraio publikoaren eskaria azkarren berreskuratzen ari den hirietako bat.

Eskariaren suspertze tasa, 2019ko ekitaldiko eskariarekin alderatuta, %75,27koa izan da. Suspertze tasa horren bilakaera progresiboa izan da urtean zehar. Urtarrilean %63ko susperraldia izan zen, eta ordutik gora egin du Dbusen erabilerak, azaroan hazkunderik handiena izan arte (% 83,5). Ondoren, abenduan susperraldiak behera egin du pandemiaren seigarren olatuaren eraginez, eta hilabete horretan %79,06koa izan da.

2020an eta 2021ean egindako bidaien hileko bilakaera:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2021ean egindako bidaiei buruzko datuei dagokienez, azpimarratzekoa da pasa den azaroaren 4an, Anoetan Eurokopa League (RSO-SturmGraz) jokatu zen egunean,  eskaeren errekorra erregistratu zela Dbuseko lineetan, 91.059 bidaiarekin. 

 

Gehien eskatutako lineak eta gehien suspertu direnak 

2021ean gehien erabili den linea 28-Amara-Ospitaleak izan da, eta horren atzetik 13-Altza eta 5-Benta Berri lineak.

Eskaera gehien (eskaeren %80tik gora) berreskuratu duten autobus lineak honako hauek izan dira: 19-Aiete-Bera Bera, 26-Amara-Erriberak-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene, 46-Morlans mikrobus linea, 35-Arriola-Antigua-Ospitaleak, eta TB6-Ulia.

Irakurri

Urtarrilaren 31etik aurrera aldaketak 5 Benta Berri eta 40 Gros-Antiguo-Igara lineetan

Datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 31, 5-Bentaberri eta 40 -Gros-Antigua-Igara lineetako zerbitzuak aldatu egingo dira. Uztailean hasi ziren zerbitzuak egokitzeko aldaketak egiten eta, lan horiekin jarraituta, aldaketa batzuk egin dira zerbitzuak puntuan eskaintzeko eta ibilbide jakin batzuetan alferrikako trabak saihesteko.

Honako aldaketa hauek egin dira:

  • 5- BentaBerri-Zuatzu (eguneratuta):

Zuatzuko zerbitzuak Zuatzuko biribilgunera arte baino ez dira iritsiko, industrialdearen barru-barruraino sartu gabe. Beraz, Zuatzu-Ulia eta Zuatzu-Urola geltokiak Zuatzuko biribilgunera lekualdatuko dira.

Egokitzapen horiek Kontxako pasealekuko lanek irauten duten bitartean bakarrik egongo dira martxan (2022ko ekainera arte).

  • 40-Gros-Antigua-Igara:

Igaratik Groserako itzulerako ibilbidean, autobusak Illarratik joango dira, Portuetxetik joan beharrean, eta Berio 45etik aurrera beren ohiko ibilbidea egingo dute.

Hortaz, linea horretan honako geltoki hauek kenduko dira: Portuetxe 51, Portuetxe 35, Portuetxe 21, Portuetxe 9, Ibaeta DV, Berio 91, Berio 73 eta Berio 63.

Alde horretara sartzea errazteko, bi aukera daude:

1) 33 linea (Larratxo-Intxaurrondo-Antigua-Berio-Igara) erabiltzea, geltoki horietan 20 minutuan behin gelditzen baita.

2) 40 linea (Gros-Antigua-Igara) linea erabiltzea Igara alderantz, kendutako geltokien aurrean daudenak erabiliz, handik igarotzen baitira autobusak minutu batzuk lehenago.

Aldaketa hori abantaila bat da Illarra inguruko erabiltzaileentzat, zerbitzua berriro 30 minutuan behin izango dutelako.

 

 

Dbizi sistema berriak urtebete egin du zifra errekorrekin

Abenduaren 11n Dbizi bizikleta alokatzeko sistema berriak urtebete egin zuen funtzionamenduan, erabiltzaile kopuruari eta egindako bidaiei dagokienez zifra errekorrak lortuta.

Zerbitzu berriak, hiriko zati handi batean 46 geltoki dituenak eta guztira 437 bizikleta erabilgarri dituenak, bizikletaz egindako bidaien kopurua bikoiztea lortu du 12 hilabete baino gutxiagoan. Izan ere, 2021eko azaroaren amaieran 450.017 bidaia egin dira, eta 2019an, berriz, 208.007 bidaia egin ziren aurreko sistemarekin.

Zerbitzuan dauden abonatuen kopuruari dagokionez, aurtengo urrian zenbatu zen erregistratu kopururik handiena, 6.073 abonatu. Horrek esan nahi du %112ko igoera egon dela aurreko sistemarekin lortutako abonatu kopuru maximoarekin, 2018ko irailean 2.854 erabiltzaile erregistratu baitziren.

Erabiltzailearen profilari dagokionez, datuek erakusten dute abonatu asko ohiko erabiltzaileak direla eta egunero egiten dituzten bidaietarako garraiobide jasangarriak aukeratzen dituztela. Erabiltzaileen %85 inguruk banakako edo taldeko abonu arrunta du, urte osorako den abonamendu modalitate bat, ohiko joan-etorriak prezio hobean egiteko aukera ematen duena. Genero aldetik banaketa oso antzekoa da eta denboran zehar mantendu egin da, %53a gizonezkoak eta %47a emakumeak dira. Adinari dagokionez, 20 eta 29 urte bitarteko erabiltzaileak dira talde handiena, %22arekin, eta jarraian 40-49 eta 50-59 urte artekoak daude, %20arekin biak. 30 eta 39 urte bitarteko erabiltzaileen taldea %17a da.

Dbizin egindako bidaiak ibilbide laburrak dira batez ere, bidaien %70 inguru 15 minutu baino gutxiagoko ibilbideak baitira, eta eguneko puntako orduetan, hala nola ikastetxeetako eta lantokietako sarrera eta irteera orduetan, intentsitate handiagoa dute.

 

Kalitate ziurtagiriak lortzea

Dbizi UNE-EN 13816 arauaren araberako ziurtagiria lortzeko lanean ari da, bere zerbitzuan kalitate irizpideak ezarriz. Aipatutako arauak erabiltzaileei garraio zerbitzua emateko kalitate estandarrak zehazten ditu.

2021eko bigarren seihilekoan Dbizi lanean aritu da bere zerbitzuetan kalitate araua betetzen dela egiaztatzeko, barruko zein kanpoko auditoriak eginez, eta oso emaitza onak izan ditu erabiltzaileek egindako balorazioetan.

2021eko uztailean 250 gogobetetze inkesta baino gehiago egin ziren Dbiziren geltokietan. Hauek izan dira emaitza eta baloraziorik esanguratsuenak:

  • Sisteman alta emateko erraztasuna.
  • Bizikleten eskuragarritasun maila eta geltokietako ainguraketak.
  • Bizikleten mantentze eta segurtasun baldintzak.
  • Bizikletak egoki garbituta.
  • Bizikletaren erabilerari lotutako hiriko azpiegiturak.

Inkestatutako erabiltzaileek garrantzitsutzat jotzen dituzten hobetu beharreko alderdiak ere azpimarratu dituzte:

  • Abonu motak zabaltzea.
  • Geltokien sarea handitzea.

2022ko udaberrian Dbizik Aenorren ziurtagiria izatea espero da, erabiltzaileei ematen zaien zerbitzuak kalitate baldintza zorrotzenak betetzen dituela bermatuko duen kalitate zigilua.

Irakurri

Musukoa behar bezala erabiltzea eta salbuespenak

Erabiltzaile guztiei gogorarazten zaie, “COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzko Osasuneko sailburuaren 2021eko urriaren 6ko Aginduak jasotzen duen bezala, normaltasun berrian, lehendakariak larrialdi-egoera amaitu dela adierazi ondoren”, erabiltzaileek erabilera publikoko espazio itxietan erabili behar dutela musukoa.

Musukoa behar bezala jarri behar da, sudurra eta ahoa estalita, eta erabiltzaileek jantzita eraman behar dute, bai autobusera sartzean, bai bidaia osoan.

Halaber, osasun-arrazoiengatik erabiltzeko salbuespenak jasotzen dira, eta mediku-ziurtagiri ofizial bidez egiaztatu behar dira, Osakidetzarena nahiz zerbitzu mediko pribatu batena izan daiteke, baldin eta sinatzen duen medikua elkargokidea bada eta dagokion zigilua badu.

Irakurri

“Dbus eta Gabonak” haurren marrazki lehiaketaren 15. edizioko marrazki irabazleak

Dbusek “Dbus eta Gabonak” Gabonetako haurren marrazki ohiko lehiaketa antolatu du, 15. urtez jarraian. Edizio honetan 3 eta 12 urte bitarteko 1.592 haurrek parte hartu dute beren sormen lanekin.

A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:

  • 1. Saria: Nikole Aramburu Sierra, 8 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2022ko 6 hilabetetan +  HUAWEI T10S TABLETAa> Marrazkia ikusi 
  • Saria: Laia Larreta Dorronsoro,6 urtekoa, Sano Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2022ko 3 hilabetetan + argazki kamera > Marrazkia ikusi
  • 3. Saria: Aitana Imaz Zarra, 8 urtekoa,  Sagrado Corazón Mundaiz Ikastetxea. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2022ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta > Marrazkia ikusi

B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira:

1º Saria: Andrea Berganza Fidalgo, 12 urtekoa,  San Ignacio Jesuitak Ikastetxea. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2022ko 3 hilabetetan + HUAWEI T10S TABLETAa> Marrazkia ikusi

  • 2. Saria: Natale Requena Salaberria,  11 urtekoa,  The English School Ikastetxea. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2022ko 3 hilabetetan + argazki kamera > Marrazkia ikusi
  • 3º Saria: Maddi Piris Otaegui, 11 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2022ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta > Marrazkia ikusi

15. marrazki lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen. Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:

A Maila:

B Maila:

Sariak emateko ekitaldia gaur, abenduak 10 ostirala, izan da Donostiako Aquariumeko auditorioan, 18: 00 etan.

Finalera heldu diren marrazkiak DVbusen erakutsiko dira abenduan zehar eta erakusketa egiteko prestatutako leku publikoetan jarri ahal izango dira ikusgai.

Dbusetik eskerrak eman nahi ditugu haurrek beren sormen lanetan jarritako ilusio eta kreatibitateagatik eta gurasoek eta ikastetxeek emandako laguntzagatik.

Marrazkien erakusketa

Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 21etik urtarrilaren 23ra arte, Aiete Kultur Etxean (Aiete pasealekua 63).

  • Abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra arte:

Astelehenak: itxita
Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00
Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igandetan: 10:00-14:00

  • Urtarrilaren 7tik 23ra arte:

Astelehenak: itxita
Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30
Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igandetan: 10:00-14:00

(Itxita: abenduak  25 eta 31; urtarrilak 1, 6 eta 20
Urtarrilak 19 > 16:00-19:00).

Irakurri

Dbusen “Hitzpasa” lehiaketako irabazleak

Dbusek antolatutako “Hitzpasa” lehiaketako irabazleen emaitzak ditugu jada. Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Dbusen erabiltzaileen artean euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko helburuarekin antolatutako lehiaketaren lehenengo edizio honetan 172 erabiltzailek parte hartu dute.

Erantzun zuzenak zituzten parte-hartzaileen artean zozketa ausaz egin ondoren, 5 izan dira 2022an gastatzeko hilabete iraungo duen garraio-bonua izango duten irabazleak.

Irabazleak honako hauek izan dira:

  • Jaime Aguiriano Escobar
  • Elizabeth Aramendi
  • Lucia Albisua Garcia
  • Miryam Aramendi
  • Maider Aginagalde

Zorionak!

Irakurri

Dbusek bat egiten du Boluntarioen Nazioarteko Egunarekin

Abenduaren 5a, igandea, Boluntarioen Nazioarteko Eguna da. Boluntarioen lana ezagutarazteko eta kohesio soziala bultzatzeko Sareginez irabazi asmorik gabeko erakundeen sareak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du Donostiako Udalak.

Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du HIES-aren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin.

Horregatik, asteazkenean Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Irakurri

Dbusek 5G konexioa ezarri du autobusetan

Dbusek 5G teknologia ezarri du bere flotako hainbat autobusetan, eta, beraz, erabiltzaileek 5G konexioa erabili ahal izango dute 28-Amara-Ospitaleak linea erabiltzen duten bakoitzean, Easo plaza eta Bulebarra arteko eta Bulebarra eta Urbieta 58 arteko bidaia zatietan.

Dbus izan da estatu mailan bere hiri autobusetan 5G konexioa ezarri duen lehen mugikortasun operadorea, eta 2019az geroztik “5G Euskadi” proiektuan ari zen lanean. Proiektuko proba pilotuak egin ondoren, flotak bideoz zaintzeko ekipamendua eta bidaiarientzako banda zabala diseinatu, aztertu eta hornitu dira, bi fasetan: lehenik, URSALINK UR75 routerra instalatu da, eta, bigarrenik, ekipamendua ezarri da, autobusen barruko ekipoetan nahiz neurketa ekipoetan hardwarea eta softwarea egokituz. Bukatzeko, berriz, 5 G ekipamendu hau instalatu da aurreikusitako autobusetan.

 Teknologia berri honekin, Dbusek berrikuntzaren alde egiten jarraitzen du, Eneko Goiak, Donostiako alkateak, azaldu duenez: “Dbusek urratsak ematen jarraitzen du zerbitzuaren kalitatea hobetzen jarraitzeko hartutako konpromisoan, kasu honetan 28 linean 5G teknologia ezarriz. Dbusen zerbitzu berri honek, edozein herritarrek doan eta edozein gailu mugikorretatik eskura dezakeenak, argi erakusten digu konpainiaren izaera berritzailea, zeina, hain zuzen ere, aitortua izan da berriki Global Innovation Day berrikuntzaren hitzordu handian, eraldaketa digitala eta kontzientziazio soziala lortzeko egin dituen ekintzengatik“.

“5G Euskadi” proiektua 19 enpresak eta erakunde publiko eta pribatuk osatutako baterako ekimen bat da, hiru parke teknologikoetan benetako 5G sare bat zabaltzeko eta gaitzeko helburuarekin. Horrez gain, bederatzi erabilera kasu gauzatu dira, mugikortasunaren, energiaren, industriaren, zibersegurtasunaren eta sareko zerbitzuen arloetan produktuak eta zerbitzuak merkaturatu aurretik garatzeko. Halaber, Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren mendekoa den Red.es erakunde publikoak deituriko programaren zatia da.  

David del Campok, 5G Euskadi aldi baterako enpresa-elkarteko gerenteak, proiektuaren garrantzia azpimarratu du: “Proiektu honetan laguntzen eta parte hartzen dugun enpresa eta erakunde publikook berrikuntzarako funtsezko palanka gisa ikusten dugu 5Ga, ekonomiaren traktore diren sektoreak eraldatzeko gaitasun izugarria duela eta negozio eredu berriak sustatzen, prozesuetan eraginkortasun handiagoa lortzen edo gure bezero eta erabiltzaileekiko harreman eredu berriak deskubritzen eta ezartzen lagun ahal digula ikusten baitugu”.

Dbuseko autobusetan 5G teknologia ezartzea aurrerapauso handia da, eta prestazio hauek eskainiko ditu:

  • Autobus barruko wifi konexioa hobetzea: Dbuseko autobusek wifi konexioa dute erabiltzaileen esku. Konexio hori 4G sare batean sortu da, eta horrek bere erabilera mugatzen du erabiltzaile bat baino gehiago ari bada konektatzen saiatzen. • Orain, 5G konexioaren bidez, nabarmen hobetuko da erabiltzailearen esperientzia wifira konektatzen denean, bai konektatzeko eta nabigatzeko abiaduragatik, bai sartzeko erraztasunagatik; izan ere, erabiltzaileek doan gozatu ahal izango dute 5G konexioaz, nahiz eta beren gailuek sistema hori aurrez instalatuta ez izan.
  • Bideozaintzako sistema: Dbuseko autobusek kamerak dituzte barruan, autobusaren erabiltzaileen eta gidarien segurtasuna bermatzeko. Autobus barruko segurtasun kamerek bereizmen handiz hartutako irudiak prozesamendu zentrora denbora errealean transmititzeko erabiliko da kasu honetan.
  • Ibilgailuen mantentze lanak: 5G sarea autobusaren barruko aldagaiak monitorizatzeko erabiltzea, matxura izan dezaketen elementu kritikoen egoera identifikatu ahal izateko (adibidez: motorra, abiadura kaxa, direkzioa). Maiztasun handian transmititutako informazio horrek guztiak, gaur egun 5G teknologiarekin baino egin ezin denak, ibilgailuaren mantentze planak optimizatzen lagunduko du, geldialdi denborak minimizatuta.
Irakurri