Author: eurodbus

Carlos Daganzok 2013ko urriaren 9an egindako konferentziaren bideoa

Dagoeneko ikusgai dago Dbuseko web orrian eta YouTube kanalean Carlos F. Daganzo, Berkeleyko Unibertsitateko Garraio Zientzien Katedratikoak, pasa den urriaren 9an Donostiako udalean eman zuen hitzaldia, osorik.

Modu honetan, denok ezagutu ahal izango ditugu XXI. mendeko hirien konfigurazio jasangarriaren arloan eman diren berrikuntzak. Carlos F. Daganzo irakaslea da mugikortasun jasangarriaren arloan mundu mailan dagoen ikertzaile garrantzitsuena.

> Bideoa ikusi

Irakurri

Arrakasta handia izan du Dbus-ek antolatutako Carlos F. Daganzo irakaslearen hitzaldiak

Ehun lagun inguru hurbildu ziren pasa den urriaren 9an, asteazkena, Dbusek antolatuta Carlos F. Daganzo irakasleak, Berkeleyko (Kalifornia) Unibertsitateko Garraioaren Zientzietako Katedradunak, Donostiako Udaleko Bilkura Aretoan eman zuen hitzaldira.

Mugikortasun, ingurumen eta ingeniaritzaren alorretako profesionalek, eta Donostiako zein Donostia inguruko herritar ugarik ere, Bartzelona eta Yokohama hiriek, esaterako, konfigurazio eraginkorragoa eta iraunkorragoa izatea ahalbidetu duten azken berrikuntza teknologikoak zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten.

Carlos F. Daganzo, jendeak dioenez mugikortasun iraunkorraren alorrean munduan dagoen ikertzailerik hoberena baita, hiriak modu razionalean konfiguratzeko premia transmititu zuen, hiri erdialdeetako trafiko fluxua optimizatzeko dauden azken aurrerapen teknologikoez baliatuta eta garraio kolektiboaren erabilera nabarmenduta XXI. mendeko hirietarako garraio modurik eraginkorren gisa.

Era berean, Daganzo irakasleak Dbuseko autobusetan berriki jarri duten Anti-Buching sistemaren gakoak azpimarratu zituen, Dbusekin eta Kaliforniako Berkeleyko Unibertsitatean sortutako Via Analytics enpresarekin batera aritu baita horretan. Sistemaren helburua da linea bereko autobusen artean zaindu beharreko distantziari eustea, ezarritako ordutegiak ahalik eta gehien errespetatzeko. Sistemak hobeto gidatzeko gida bisualak eskaintzen ditu, gidariaren postuaren ondoan jarritako Tablet baten bidez, eta jada 5, 25 eta 28 lineetako autobusetan eta hiriko hainbat lineatan dabilen autobus hibridoan instalatuta dago.

Irakurri

Supermintzalagunak!! DTK-k Donostiako Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko laguntza eskaintzen du

Norentzat:
o Euskaldunberriak lagundu nahi dituzten euskaldunentzat
o Euskara ikasten ari direnentzat: 5 – 6 urratsak
Izena emateko epeak: 3 epe daude
o Ikasturte osoan zehar aritzeko urriaren 1etik 21era eman behar da izena, taldeak azaroaren bigarren astean elkartzen dira eta ekaina amaieran amaitu. Ikasturte osoaren kuotak 75 eurokoa da euskara ikasleentzat
o Otsailetik ekainera aritzeko urtarrilaren 7tik 24era eman daiteke izena.
o Udan, uztaila eta abuztuan aritzeko ekainaren 1etik 25era izena eman daiteke.

DTKren laguntzak: aprobetxamendua ziurtatuz gero, enpresak dirua itzuliko du.

Antolatzailea: Bagera elkartea

> Bideoa ikusi

Informazio gehiagorako: mintzalaguna@bagera.net / http://www.bagera.net

Irakurri

#DbusUDA udako argazki lehiaketak sekulako arrakasta izan du

dbusuda-finalistas-euUztailaren 17tik eta zazpi astean zehar, mila argazki baino gehiagok hartu du parte gure #DbusUDA udako argazki lehiaketan, Instagram, Twitter eta Facebook erabiliz. Ezagutu itzazu zein izan diren uda donostiarraren esentzia ondoen erakutsi duten argazkiak.

Lehiaketaren zazpi asteetan zehar, Fnac, Donostiako Udala eta Dbus-eko langilez osaturiko epaimahaiak, Donostiako udaren funtsa ondoen erakutsi duten argazkiak hautatu ditu. Aukeratu diren 21 argazkietatik seik saria jasoko dute. Lehiaketaren irabazleak FNAC-eko Forumean iragarriko dira larunbatean, irailaren 21ean, 11:00etan.

Lehiaketan parte hartu duten argazki guztiak Instagram-en eta hemengo argazkiak ikustarazteko web orrietan aurkitu ditzakezu, #DbusUDA etiketa erabiliaz.

Zein argazki duzu gogokoen? Jarrai gaitzazu Twitter eta Facebooken, eta esaiguzu #DbusUDA etiketarekin.

Attach Documento adjunto: finalistas_eu_web.ppsx (3,508 MB)

Irakurri

VI Haurrentzako Gabonetako Marrazki Lehiaketa

gabonak_2012DBUS eta SAN MARTIN AZOKAK haurren marrazketa lehiaketaren seigarren edizioa antolatu dute: AUTOBUSA ETA GABONAK. Edizio berri honetan, parte-hartzaileen irudimena eta marrazkien kalitatea aurrekoetan bezain haundia izaten jarraitzea espero dugu.

Lehiaketa honek haurrak hirietan garraio publikoa erabiltzearen garrantziaz ohartarazi nahi ditu, hauen irudimena sustatzearekin batera. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.

LEHIAKETAREN OINARRIAK
Parte-hartzailea 12 urte arteko edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.

Marrazkiak FNAC-eko erakusmahaian utziko dira (SAN MARTIN AZOKA) edo DBUS-en (Fernando Sasiain 7 kalea), eta parte-hartzailearen datuak idatzi beharko dira atzealdean:
o Izen abizenak
o Adina
o Jaiotze data
o Helbidea
o Harremanetarako telefonoa

Ezinbestekoa izango da datu guztiak jartzea, bestela marrazkia lehiaketatik kanpo geldituko da.

Bi maila egongo dira:
A maila: 8 urte bitarteko haurrak. 2004. urtean edo ondoren jaioak.
B maila: 9 urtetik 12 urte bitarte. 2000, 2001, 2002 edo 2003 urtean jaiotakoek parte hartu dezakete.

Marrazkiak jasotzeko data muga 2012ko azaroaren 30a izango da.

SARIAK
DBUS-ek izendatutako epaimahaia izango da maila bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituena.
o Lehen saria: 2013ko 6 hilabeteetan zehar DBUS-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Nintendo DS
o Bigarren saria: 2013ko 3 hilabeteetan zehar DBUS-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Argazki kamera
o Hirugarren saria: 2013ko 3 hilabeteetan zehar DBUS-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Liburu aleak
o Gainontzeko finalistek (4 eta 10 postuen artekoek) Diploma bat jasoko dute.

DBUS-ek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak DBUS-en marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.
Marrazki finalistak DVBUS-en erakutsiak izango dira abenduan zehar eta DONOSTIABUS eta SAN MARTIN AZOKA-ren web guneetan azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira.

Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 15an, larunbata, goizeko 12:00tan egingo da SAN MARTIN AZOKAN, FNAC-en aretoan.

> Kartela ikusi (pdf)

 

Irakurri