DBUS-ek sistema aintzindari bat abian jarri du geltokietan autobusen iritsiera denborak BLUETOOTH bidez jakinarazteko
DBUSek geltokietan daudenei autobusen iritsiera orduak jakinarazteko duen sistema hobetzen jarraitzen du.
Hasteko, INFOBLUE sistema (autobusen iritsiera orduak Bluetooth bidez jakinarazteko sistema), gaur egun panel elektronikorik ez duten 20 geltokitan instalatu da. Orain arte geltoki horien erabiltzaileek SMS bidez edo webgunearen bidez jakin zitzaketen autobusak geltokira iristeko orduak, eta, hemendik aurrera, telefono mugikorretako Bluetooth bidez ere egin ahal izango dute hori.
Funtzionamendua oso erraza da; nahikoa da geltokiaren inguruan egotea eta telefono mugikorraren Bluetootha aktibatuta eta ikusgai izatea. Handik gutxira mugikorrean mezu bat helduko zaie INFOBLUE gailutik, autobusen iritsieera orduen gaineko informazio eguneratuarekin. Aldian-aldian, geltokiaren inguruan mezuak jasotzen jarraituko dute eguneratutako informazioarekin.
Sistema Bluetooth aplikazioa duten terminal mugikor guztietan erabil daiteke.
Horrela, hemendik aurrera Donostia erabiltzaileei informazioa emateko sistema hau duten lehen hiri europarretako bat izango da.
Sistema berri horrek osatu egiten du autobusen iritsiera orduak jakinarazteko gaur egun dugun eta honako elementuez osatuta dagoen sistema:
– Autobus iritsiera orduak jakinarazteko hiriko 83 geltokitan dauden informazio panel elektronikoak.
– www.dbus.es web orriaren bitartez eskaintzen den informazioa. Aurretik aipatu den informazio bera da, baina modu errazagoan emanda.
– Doako WIFI konexioa 28.AMARA-OSPITALEAK linearen geltoki guztietan.
– Mugikorren bidezko SMS mezuen sistema, hiriko geltoki guztietan erabilgarri dagoena. Bide horretatik informazioa jasotzeko “DBUS_CódigoParada” bidali behar da 217377 zenbakira.
Ekimen berri hori CIVITAS proiektuaren barruan bidaiariei informazioa emateko sistema hobetzeko hartu diren neurrietako bat da.
Sistema berria, bidaiarien garraioen sektoreko sistema teknologikoetan liderra den PROINTEC enpresak egindako garapen teknologikoari esker jarri ahal izan da abian.
Honakoak dira INFOBLUE sistema duten geltokiak:
– Garbera (366 kodea): 24-27-33 lineak
– Miramon (271 kodea): 28-31-35 lineak
– Zuatzu (49 kodea): 5. linea
– Zubieta 14 (506 kodea): 16-18 lineak
– Gregorio Ordoñez (525 kodea): 26-27-31 lineak
– Ategorrietako erlojua (107 kodea): 13-14-27 lineak
– Bianka (121 kodea): 13-24-31-38 lineak
– Antso Jakituna 11 (29 kodea): 21-26-28-32 lineak
– Renfe Intxaurrondo (64 kodea): 8-29 lineak
– Bartzelona 35 (399 kodea): 26-27-31 lineak
– Frantziskotarrak (100 kodea): 9-41 lineak
– Belartzako biribilgunea (360 kodea): 25. linea
– Toribio Alzaga (8 kodea): 24-26-31 lineak
– La Perla (36 kodea): 5-16-18-25 lineak
– Jesuitak (134 kodea): 13-24 lineak
– Pikabea Herrera 41 (127 kodea): 13-24 lineak
– Pío Baroja 4 (39 kodea): 16-18-24-35 lineak
– Nafarroa 34 (60 kodea): 8-17-40-41 lineak
– Antso Jakituna 12 (4 kodea): 17-21-26-28 lineak
– Medeurrena (195 kodea): 17-23-24-32 lineak
INFOBLUE sistema duten geltoki guztiak behar bezala identifikatuta daude, eta autobusen iritsiera orduak mugikorrean jasotzeko eman beharreko pausoak zehar meatz azaltzen dira.
Momentuz, sistema edozein terminal mugikorretatik erabil daiteke iPhoneetatik izan ezik, horien Bluetooth sistema ez baitago gainontzeko terminaletara “irekita”.
Edozein zalantza argitzeko edo edozein kontsulta edo iradokizun egiteko, jarri zaitez harremanetan DBUSekin 943-000200 telefono zenbakira deituta edo www.dbus.es webgunearen bitartez.