Bide heziketako eskola kanpainaren emaitzak
Beste urtebetez, Donostiako Udalak, udaltzaingoaren bitartez eta DBUSen lankidetzarekin, Bide Heziketako Kanpaina bat antolatu du hiriko ikastetxeetan garatzeko.
Maiatzean zehar, Donostiako ikastetxeetako 974 neska-mutikok parte hartu dute Bide Heziketako Eskola Kanpaina horretan. Haur askok DBUSeko autobusak erabili dituzte Groseko Okendo Kultur Etxera joateko, bertan egiten ari zen marrazki erakusketa ikusteko.