DBUSek Mondragon Unibertsitatearen aitorpena jaso du
DBUSek Mondragon Unibertsitatearen enpresa laguntzaile gisako aitorpena jaso du. Aitortza ekitaldia 2010eko maiatzaren 13an izan zen Irungo Ficoba erakustazokan, eta Luxio Ugarte, Enpresa Zientzietako dekano-ordeak oroigarri bat eman zien DBUSeko giza baliabideetako arduradunei.
Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien fakultateak 2003an zabaldu zuen Bidasoako kanpusa. DBUSek aktiboki parte hartu izan du erakunde honekin fakultatea ireki zenetik.
2003ko martxoan enpresa laguntzaileen foroa eratu zen eta lankidetza hitzarmen bat sinatu zen eskualdeko eta inguruetako 26 entitaterekin. Lankidetza honen ondorioz omendu egin zen DBUS, Bidasoa, Oarsoaldea eta Donostialdeko beste enpresa batzuekin batera, urte hauetan guztietan landutako sinergiak aitortzeko.
Bi erakundeen arteko elkarlanak DBUSen hainbat praktika eta karrera amaierako proiektu garatzea ahalbideratu du. Era berean, erakunde akademiko batekin harremana izateak, kudeaketa, formazio eta ikerketa arloetako ezagutzetan sakontzea ekarri dio DBUSi.
Enpresa laguntzaile gisako aitortzak DBUSek gizarte erantzukizun korporatiboaren arloan egindako lanaren errekonozimendu garrantzitsua da, baina modu berberean lan egin eta hartutako konpromisoak hobetzeko akuilu gisa baliagarria da ere.