AENORek, DBUSeko 28 linearen kalitatea ziurtatzen du
DBUSek, AENORen UNE-EN 13816 Bidaiarien Garraiorako arauaren ziurtagiria jaso du 28 linean.
AENORen ziurtagiriak aipatutako araua egiaztatzen du. Arau honek, garraio publikorako edozein enpresak eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatearen helburuak finkatzeko eta hauen neurketa eta jarraipena egiteko sistema zehazten du.
Arau honetan jasotzen diren kalitatearen konpromisoak zuzenean bidaiarien ongizatean eragina dute. Konpromiso hauek honakoak jasotzen dituzte: eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea, beste alderdi batzuen artean honako eragileak kontuan hartzen dituena: igarotzeko ordutegiak, maiztasunak eta okupazio maila; eserlekuen egoera kontutan hartzen duen erosotasunaren kalitatea; erasoen kontrako segurtasunaren kalitatea, istripuen prebentzioa eta emergentzien kudeaketa, billeteak eskuratzeko orduan bezeroei eskainitako arretaren kalitatea, geltokietan dagoen informazioa edo zerbitzuen etenaldiak; eta ingurumenaren inpaktuaren kalitatea, igortzen den kutsaduraren, soinuaren edo energiaren eta espazioaren kontsumo-mailaren zaintzan oinarritzen dena.
AENORek, hiri autobusen bidaiarien garraioa lineen, ibilbide luzeko autobusen, metroaren, gertuko trenbidearen eta funikularren 50 ziurtagiri inguru banatu ditu
DONOSTIABUS da Euskal Herri mailan ziurtagiri hau jaso duen lehen autobus-enpresa. Eta Espainian, bi hiriek dute soilik autobus linearen bat arau honekin ziurtatua.
Arau honek, bereziki, kalitatea azpimarratzen du bezeroen beharren eta itxaropenen ikuspuntutik. Donostiabusek bere gain hartu dituen konpromisoak, Konpainiaren web orrian aurkitu daitezkeen Zerbitzuen Kartan eta Kalitate Politikan ikus daitezke: www.dbus.es. Atal garrantzitsuenak ondorengok dira:
– Zerbitzu betetzea eta okupazioaren maila gorenenak jasotzen dituen eskaintzen den zerbitzua
– Mugikortasun murritza duten pertsonen sartzeko erraztasuna
– Erabiltzaileak informatzeko sistema geltokietan, autobusetan eta web orrian.
– Erregulartasuna bidaiari eskainitako zerbitzuetan.
– Bezeroarekiko arreta egokia
– Autobusetan erosotasuna eta garbiketa
– Ibilbideetan segurtasuna.
– Ingurumen inpaktu murritza, autobus “garbiak” erabiliz.
Donostian, 28 “Amara-Ospitaleak” linea ziurtatzea erabaki da erabiltzaile gehien dituen linea baita. Ondoren, modu mailakatuan, gainontzeko lineak ziurtatzen joango dira.
28 linea Boulevardetik Miramoneraino doa eta Erdialdea, Amara, Anoeta Ospitaleak eta Miramon elkartzen ditu. Daturik garrantzitsuenak ondorengoak dira:
– Linearen ibilbide osoak 11.635 metro ditu.
– Lineak 28 geltoki ditu.
– 2006. urtean, 4.731.537 bidaiarik erabili zuten 28 linea.
– 2006.urtean batezbesteko erabilera lan-egunetan, 14.683 bidaiariena izan zen, larunbatetan 10.545 eta jai-egunetan 8.393 bidaiari izanik.
Kalitatea ziurtatzeko moduetako bat, erabiltzaileei inkestak egitea da. 28 linearen erabiltzaileei egindako azkeneko inkestak, 7,32-ko batezbesteko nota izan du. Beraz, erabiltzaileen asetze maila oso altua da.
Inkestan, zerbitzuarekin erlazioa duten 20 baloratu dira. Baloratu diren alderdi guztiek 6,65eko nota baino altuagoa lortu dute. Erabiltzaileek hobekien baloratu dituzten alderdiak ondorengoak dira:
– Ordutegiak eta maiztasunak (8,13)
– Autobusetan doako liburuen banaketa (8,12)
– Puntualtasuna ( Garaiz iristea ) (7,99)
– Ordainketa sistemak (7,89)
– Autobusetako argia (7,65)
– Geltokietan eskaintzen den informazioa (7,64)
– Mugikortasun murritza duten pertsonen sarbidea (7,59)
Espainian ziurtatzen duten enpresen buru dagoen AENOR erakundearen ziurtatze teknikariek egin dute ziurtatze prozesua, azken hilabeteetako datuak, egindako inkestak eta erabiltzaile anonimoek egindako ikuskapenak kontutan edukiz.
Ziurtagiri honek, Donostiabusentzat garrantzizko onarpen bat izateaz gain, azkeneko urteetan aurrera eramaten ari den berritze prozesuarekin eta exijentzia handiago batekin, gaur egungo kalitate maila hobetzen jarraitzeko garrantzizko bultzada bat suposatzen du.