Berriak

Web bidezko sistema berria autobusen iristeko denboraz informatzeko

DONOSTIABUSeko erabiltzaileek autobus bakoitzak geltoki guztietara iristeko behar duen denbora jakin ahal izango dute web orriaren bidez.

Horretarako, erabiltzaileak www.dbus.es web orrira sartu beharko du, BUS IRISTEKO DENBORA atalera joan eta WEB DENBORA aukeratu. Ondoren, linea aukeratu eta honen geltoki guztiak azalduko dira. Geltokia aukeratuta mezu bat azalduko da hortik pasako diren autobusen ondorengo deborak azalduz eta ibilbide desberdinak bereiziz.

Erabiltzailearentzako kosterik gabeko sistema berri honen bidez, edozein lekutik informazioa eskatu ahal izango da interneteko konexioa duen ordenagailuaren bidez.

Bezeroentzako informazio sistema berri honekin ezarritako informazio sistema osatzen da. Horretarako, orain bi urte baino gehiago linea guztietako geltoki esanguratsuenetan 75 panel elektroniko jarri ziren hurrengo autobusa pasatzeko falta den denbora adierazteko.

Era berean, autobusen iristeko ordua jakin ahal da SMS “dbus geltokiko kodea” mezu erraza 7377 zenbakira bidalita. Geltokietako kodeak DONOSTIABUSEKO 500 geltokietan adierazita daude eta baita web orrian ere. SMS sistema hau martxan jarri zenetik 1.500 informazio eskaera baino gehiago jaso dira.

Ekimen berri hau Donostiako Tranbia Konpainiaren anbizio handiko berrikuntzarako proiektu teknologikoaren barruan kokatuta dago, zerbitzua hobetzeko teknologia berrien erabilerarekin, bezeroek jasotzen duten informazioaren hobekuntzarekin eta ingurumenaren hobekuntzarako erabiltzen ari garen autobus berriekin batera.