Berriak

Autobusak iristen behar duen denboraz informatzeko zerbitzu berria SMS bidez

DBUSeko erabiltzaileek geltokietatik autobusen iriste ordua jakin ahal izango dute SMS mezu erraz baten bidez.

Bezeroentzako informazio sistema berri honekin DBUSeko geltokietan ezarritako informazio sistema osatzen da. Horretarako, orain urte bete baino gehiago linea guztietako geltoki esanguratsuenetan 75 panel elektroniko jarri ziren. SMS bidezko informazio sistema honen bidez oraingo sistema hobetzen eta osatzen dugu hiriko geltoki eta DBUS-eko erabiltzaile guztietara zabalduz.

Sistema berri honen bidez ez da beharrezkoa izango geltokian bertan egotea eta informazioa edozein geltokitik eskatu ahal izango da. Mugikorra eta geltokiko kodea bakarrik izango dira beharrezkoak.

Ekimen berri hau Donostiako Tranbia Konpainiaren anbizio handiko berrikuntzarako proiektu teknologikoaren barruan kokatuta dago, zerbitzua hobetzeko teknologia berrien erabilerarekin, bezeroek jasotzen duten informazioaren hobekuntzarekin eta ingurumenaren hobekuntzarako erabiltzen ari garen autobus berriekin batera.

Zerbitzua erabiltzeko baldintza orokorrak, “SMS Denborak” atalean aukitu daitezke.