Berriak

614.492 bidaia Dbusen Aste Nagusian zehar

2022ko Aste Nagusian Dbusen erabilera masiboa izan da. Larunbatetik, hilak 13tik, larunbatera, hilak 20ra, 61.492 bidaia egin dira Dbusen autobusetan, 2019ko Aste Nagusiko 762.939 bidaiekin alderatuta %19 gutxiago hain zuzen (148.453 bidaia gutxiago). Kontuan izan behar da bi egun oso joan direla oso eguraldi txarrarekin, zeinak agendako jarduera ugari bertan-behera uztera behartu zuten, su artifizialak barne. Honek nabarmen eragin du aste osoko erabiltzaile kopuruan.

Covid-aren ondorioz sortutako pandemiaren ondoren erabiltzaileen berreskuratzea %85ean ezartzen da 2019 urtearekin alderatuz gero, eta Donostiako Aste Nagusiko erabiltzaile kopuruaren emaitzean ere eragin bera ikusi ahal izan da. Hala ere, behin-betiko datu hauek kontuan izanik, Dbusen autobusak berriro ere Donostiako jaietan gehien erabili diren garraio publikoa izan dira.

2022ko Aste Nagusian zehar erabilera gehien erregistratu diren egunak honakoak izan dira: abuztuaren 19a, ostirala, 90.888 bidaiarirekin, abuztuaren 16a, asteartea, 84.012 bidaiarirekin, eta abuztuaren 13a, larunbata, 80.611 bidaiarirekin.

Honakoa izan da bidaiarien banaketa egunez-egun:

  • Abuztuak 13, larunbata: 80.611 bidaia
  • Abuztuak 14, igandea: 559 bidaia
  • Abuztuak 15, astelehena: 487 bidaia
  • Abuztuak 16, asteartea: 012 bidaia
  • Abuztuak 17, asteazkena: 789 bidaia
  • Abuztuak 18, osteguna: 628 bidaia
  • Abuztuak 19, ostirala: 888 bidaia
  • Abuztuak 20, larunbata: 518 bidaia

Aste Nagusian zehar gehien erabili diren lineak Amarakoak izan dira (17, 21, 26 eta 28) 164.580 bidaiarekin, eta ondoren Antiguokoak (5, 25, 33, 40 eta 45 lineak) 124.504 bidaiarekin. Ondoren Altza (13 linea) 77.715 bidaiarekin, Egia-Intxaurrondo (8, 9, 29 eta 42 lineak) 65.053 bidaiarekin, Aiete (18, 19, 23, 31, 32 eta 46 lineak) 59.173 bidaiarekin, eta Bidebieta (14 linea) 26.712 bidaiarekin. Gainera mikrobus lineetan 19.986 bidaia erregistratu dira. Azpimarratu behar da Gautxorien lineetan 30.137 bidaia egin direla, 2019 urtearekin alderatuta %29ko jaitsiera izan dute.

Zifra hauek Dbus-en zerbitzuen indartzeari esker lortu dira, izan ere 23.000 zerbitzu baino gehiago eskaini baitira egun hauetarako. Zerbitzu hauek 268 gidariren eskutik eman dira, beste 42 pertsonaren laguntzarekin, batez ere inspektore, tailerretako langile, eta koordinazio lanetan eta autobus flotaren funtzionamendua zaindu duten ezinbesteko beste hainbat langileri esker.