Berriak

Martxan dago Dbizi sistema berria

Gaur aurkeztu da Dbizi, Donostiako bizikletak alokatzeko sistema berria, jada martxan dagoena. Dbizik 46 geltoki ditu hiriko hainbat aldetan, eta 437 bizikleta, jada erabiltzeko prest.

Aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Donostiako Alkate Eneko Goiak, Mugikortasuneko eta Garraioetako Zinegotzi Pilar Aranak, Dbuseko Zuzendari Gerente Igor Gonzalezek, Udaleko Mugikortasun Zuzendari Jone Argoitiak,  URBASEReko Kontseilari Delegatu José María López Piñolek eta MOVUSeko Zuzendari Mauro Fiorek, besteak beste.

UTE BIZISSek (MOVUSek eta URBASERek eratutako ABEEa) kudeatuko du Dbizi sistema berria, Dbusen eta Donostiako Udalaren bitartez. Sistema berriak hobekuntza ugari ditu aurreko sistemaren aldean, hala nola geltoki eta bizikleta elektriko eta mekaniko gehiago, ordutegi zabalagoa edo bizikleta modelo sendoagoa eta erabiltzen errazagoa.

Dbizik hiritik mugitzeko bide alternatibo bat eskaini nahi die donostiarrei, beste ohiko garraiobide batzuen osagarri dena eta ingurumena zaintzen lagunduko duena. Garraiobide praktiko, seguru, osasungarri eta iraunkorra da, Donostia hiria, berdinzalea, eta ingurumenarekin errepestutsua izatearen alde egiten duen hiri eredu baten adierazlea.

Dbizi gara

Sistema martxan jartzearekin batera informazio kanpaina bat abiarazi da: Dbizi gara. Kanpaina horren bidez, non protagonistak hiritik ibiltzeko bizikleta erabili ohi duten profil desberdineko lau donostiar diren, Dbiziren funtzionamendua erakusten da, eta hiritarrak sistema erabiltzera animatu nahi dira.

Informazio gehiago (pdf)

Dbiziren webgunea bisitatu