Jada irekita dago Dbizi sistema berrian izena emateko epea
Jada irekita dago Dbizin, Donostiako Bzikletak alotzeko sistema berrian, izena emateko epea. Izen ematea web orriaren bitartez (www.dbizi.eus) egin daiteke, eta banakako abonu arruntean deskontuak eskuratu daitezke baldin eta izen ematea 2021eko urtarrilaren 6a baino lehen egiten bada.
Zehazki, lehengo sistemaren erabiltzaileek (2020ko ekainean sistema zaharrari baja eman zitzaionean abonatuak zirenak) %50eko deskontua izango dute banakako abonu arruntean. Duela gutxi kode bat jaso dute posta elektronikoz “%50eko deskonturako kodea”, eta kode hori web orrian erabili ahal izango dute, “sustapen kodea”-n sartuta, eta alta ematen dutenean deskontuaz baliatu. Deskontu hori soilik webgunearen bitartez eskuratu daiteke. Era berean, egun hori baino lehen erregistratzen diren erabiltzaile berriek zuzeneko %25eko deskontua edukiko dute banakako abonu arruntean.
Datozen egunetan, sistemaren appa egongo da erabilgarri, eta app horri esker ere alta eman ahal izango da, bai eta bizikletak dagozkien geltokietan ainguratu eta desainguratu ere, Dbizi martxan jartzen denean. Sistema ostiral honetan, abenduak 11, martxan jartzea aurreikusten da.
Horrez gain, jada erabilgarri dago web orria, eta bertan informazio zabala eskaintzen da Dbizi sistemari buruz (tarifak, geltokien sarea, bizikleten ezaugarriak…). Dbiziren Erabiltzaileen Arretarako bulegoa ireki da, halaber, Zorroaga pasealekuko 23-25ean. Bulegoa 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, lanegunetan. Telefonoz (943 060 888), sare sozialen bidez, posta elektronikoz (info@dbizi.eus) eta wathsapp-telegram bidez (648 019 332) ere jar daiteke harremanetan Erabiltzaileen Arretarako Bulegoarekin.
UTE BIZISSek (MOVUSek eta URBASERek eratutako ABEEa) kudeatuko du Dbizi sistema berria, Dbusen eta Donostiako Udalaren bitartez. Aurreko sistemak baino sare zabalagoa dauka, 46 geltokirekin eta 437 bizikletarekin. Bizikleta horietatik 120 elektrikoak dira eta 317 mekanikoak. Geltoki guztiak mistoak dira, hau da, bizikleta mekanikoak zein elektrikoak hartu eta utzi ahal izango dira puntu berean. Sistema abian jartzeak ahalbidetuko du Donostiako mugikortasun iraunkorreko eskaintza handitzea, eta errazago egingo du garraio modu guztien arteko intermodalitatea.