Berriak

Dbus-ek hainbat jarduera antolatu ditu Europako Mugikortasun Astearen barruan

Irailaren 16tik 22ra Europako Mugikortasunaren Astea ospatuko da, eta hori dela-eta Dbusek hainbat jarduera antolatu ditu hiriko autobus garraioaren zerbitzua ezagutarazteko eta bere erabilera bultzatzeko, Donostiako Udalaren Mugikortasun Departamentuak bultzatutako programaren barruan.  

1) “Dbus, 133 urtez Donostian” erakusketa: 1886an sortu zenetik gaur arte Dbusek eduki duen historia eta bilakaera jasotzen ditu. Dbus, Donostiako Tranbia Konpainia, Gipuzkoan oraindik jardunean dagoen enpresa zaharrenetako bat da, eta jarduera honen asmoa da erakustea enpresa hiriarekin batera aldatuz joan dela, donostiarren bizimoduaren parte izanik.

Erakusketan ikusi daitezke hiriaren irudi mitikoak zein konpainiaren ibilgailu historikoen irudiak, bai eta aspaldiko elementu batzuk ere, hala nola aspaldiko bidai txartelak eta bidai txartelen makinak, lineen kartelak eta tailerreko erreminta batzuk.

 Erakusketa Donostia Kulturarekin batera antolatu da eta Aiete Kultur Etxean egongo da ikusgai irailaren 13tik azaroaren 2ra arte. Honako ordutegian egongo da ikusgai:

  • Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30.
  • Larunbatetan: 10:00-14:00 y 16:30-20:00.
  • Igandeetan: 10:00-14:00.

2) “Jar zaitez nire lekuan” kanpaina: irailaren 17an eta 18an, 10:00etatik 13:00etara Dbuseko autobus bat jarriko da Alderdi Ederren, bertara hurbiltzen direnek zailtasun sentsorial batzuk esperimentatzeko hainbat jardueratan parte hartu ahal dezaten, erabiltzaileen arteko enpatia eta elkar ulertzea sustatzeko eta pertsonen hainbat mugapen ikusarazteko, esaterako, mugitzeko zailtasunak, ikusmen urritasuna, etab. Jardueran, mugikortasun arazoak dituzte pertsonekin edo aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiten duten elkarte eta erakunde batzuek hartuko dute parte, hala nola Zenta, Begisare, ONCE eta Elkartu.

“Jar zaitez nire lekuan” izeneko jarduerarekin asmoa da erabiltzaileak egoera jakin batzuetan jartzea, hainbat elementuren bitartez, esaterako ikusmenaren mugapen gradu desberdinak simulatzen dituzten betaurrekoen bitartez. Era berean, aurreikusita dago udalaren teknikariekin saio bat egitea.  

3) Aurrekoari lotuta, ikasleei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina bat ere antolatu da Mugikortasunaren Asterako, garraio publikoak ibilgailu pribatuaren aldean dituen onurei buruzko ideiak transmititzeko. Horregatik, irailaren 19an eta 20an tailerrak emango dira Jesuiten ikastetxean eta Ekintza ikastolan. Asmoa da lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleei azaltzea zer abantaila dituen garraio publikoak eta iraunkortasunaren, osasunaren, gune publikoen eta diruaren aldetik zer onurak dakartzan, eta horretarako jarduerak planteatuko zaizkie, gogoeta egin dezaten eta erabakiak era arduratsuan hartzen ikasi dezaten.