Berriak

Dbus LGTBQ kolektiboaren Askapen afektibo-sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da

Dbus ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da.

Hori dela eta, bihar, ostegunean ekainaren 28an, Donostiako autobus guztiek, kolore anitzaren bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanaz.