Start-Stop sistema ezarrita, diesel autobusen kontsumoa eta igorpenak murriztuko ditu Dbus-ek
Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Munduko Eguna da eta, egun horrekin bat etorrita, Dbusek bukatu berri du Konpainiaren diesel autobusen efizientzia energetikoa hobetzeko sistema bat ezartzen. Zehazki, Start-Stop sistema ezarri da flotako bi autobusetan. Sistema horri esker, autobusa gelditzen denean, esaterako autobus geltokietan, semaforoetan edo auto pilaketetan, motorra ere gelditzen da, erregai kontsumoa murrizteko, kutsatzaile gutxiago igortzeko eta zarata gutxiago ateratzeko, eta horrela autobusek autobus hibridoen antzera funtzionatuko dute.
Espero da sistema honekin, zeina EIKAk garatu baitu, kontsumoak eta igorpenak %15 gutxiago izatea. Neurria E-MOBASK proiektu europarraren zatia da, eta bere helburua da Euskal Eurohirian garraio publikoaren erabilera bultzatzea eta erraztea, erabilera errazagoa, erakargarriagoa eta iraunkorragoa izan dadin eta garraio publikoa ibilgailu pribatuak baino gehiago erabiltzea bultzatzeko.
Proiektua Eskualdeen Garapenerako Europako Fondoak (FEDER) kofinantzatu du %65ean, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua da Espainia, Frantzia eta Andorra arteko mugako eskualdearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea. Batez ere mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzen laguntzen du, lurralde garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bitartez.
Proiektu europar horren barruan ere Dbusek EKObus sistema zabalduko du bere flota osora. Sistema Sart-Stoparekin bateragarria da, eta eraginkortasunez gidatzen laguntzeko sistema bat eta anti-bunching sistema bat (bat ez egiteko sistema) dauzka, linearen maiztasunari eusten saiatzeko eta, beraz, geltokietan ordutegiak hobeto betetzeko. EKObus autobusa martxan dagoela aktibatzen da, eta horregatik Start-Stop sistemaren osagarria da.
Dbusen flota ingurumena gehien errespetatzen duen flotetako bat da. 3 autobus %100 elektriko eta 24 autobus hibrido dauzka, Start-Stop sistemari esker modu hibridoan ere funtzionatzen duten bi autobus diesel hauetaz aparte. Era berean, urtea amaitu baino lehen Dbusek 14 autobus hibrido gehiago sartuko ditu bere flotan. Horrela, beraz, 2018aren bukaerarako flotaren ia %45 elektriko-hibridoa izango da.
Horren froga da azken sei urteotan Dbusen flotak ibilitako kilometro bakoitzeko batez besteko kontsumoa %15 jaitsi dela, hurrengo grafikoan ikusi daitekeen moduan:
Kontsumoa murrizteak kilometroko CO2ren igorpenak proportzio beran murriztea ere ahalbidetu du azken. Murrizketa horrek gorakada nabarmena eduki du 2015etik, bikoiztu egin baita, flotan sartutako ibilgailu hibrido eta elektrikoei esker eta Start-Stop edo EKObus sistemen ezarpenari esker.
Ildo honetan, datozen asteetan ie tram lehen autobus %100 elektrikoa probatzeko proiektu pilotua ere hasiko da. Autobusa Irizar Taldeak fabrikatu du eta proiektuak 6 hilabete iraungo du.