Dbusek beste mikrobus linea bat jarri du martxan Morlans aldean
Martxoaren 26an 46-Morlans mikrobus linea berria jarriko du martxan Dbusek. Linea berriak Morlans aldean emango du zerbitzua, alde hori hiriko Erdigunearekin lotuta, 30 minutuan behin. Zerbitzu horrek, halaber, Erdialdea eta Aieten, Morlanseko mendi hegalean, jarriko den igogailuarekin lotzeko balioko du.
Zerbitzu berriarekin garraio publikoa asko hobetuko da Morlanseko behealdean eta goialdean, izan ere, gaur egun Antso Jakitunaren ardatzetik urrun dago, 1 km-ra zehazki. Morlanseko goiko aldeak geltoki bat edukiko du Morlans 73an, eta alde berriak, berriz, bi geltoki, bat igogailu berriaren ondoan eta bestea Morlans 19an.
Zerbitzua 23-32 lineen zerbitzuarekin koordinatuta egongo da (15 minutuko maiztasuna, konbinatuta), Morlans eta Puio aldeei zerbitzua elkarrekin emateko, 7-15 minutuan behin noranzko bietan.
Lineak ibilbide hau egiten du:
– Erdialdetik, Morlans alderantz, bide hau egingo du: Askatasunaren hiribidea, 20; Urbieta 6 eta 38; Mendeurrena; Pio XII; Katalina Eleizegi 2; eta Morlans 73, Morlanseko igogailuraino.
– Morlansetik, Erdialderantz, bide hau egingo du: Morlanseko igogailua; Morlans 19; Errondo; Collado; Antso Jakituna; Bizkaia pasealekua; Gernikako Arbola; eta Maria Kristina zubia, Askatasunaren hiribidea 20raino.
Askatasunaren hiribidea 20tik:
– Lanegunak: 7:35etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:35era arte
– Larunbatak: 8:35etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:35era arte
– Jaiegunak: 9:45etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:45era arte
Morlans igogailutik:
– Lanegunak: 7:45etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:45era arte
– Larunbatak: 8:45etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:45era arte
– Jaiegunak: 9:55etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:55era arte
46-Morlans linean Dbuseko linea guztiekin egin ahal izango da doako autobus aldaketa, 46 linearekin berarekin eta 21-Mutualitateak-Anoeta, 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo lineekin izan ezik.
Lineen plano berriak markesinetan
Era berean, Donostiako Udalaren Mugikortasun Departamentuarekin elkarlanean, datozen asteetan berrituko da Dbuseko markesina guztietan dagoen lineei buruzko informazioa. Zehazki, autobusen lineak eta haien ibilbideak erakusten dituen planoa eguneratuko da, egungo zerbitzuaren ezaugarrietara egokituta. Plano berrian QR k12ode bat ere badago, Dbusen webgunearekin lotzeko; beraz, erabiltzaileek beti kontsultatu dezakete plano eguneratua webgunean.
Horrela, mikrobus linea berria abian jartzearekin eta markesina guztietako informazioa eguneratzearekin asmoa da donostiarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzea eta garraio publikoaren erabilera erraztea.