Berriak

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako XI. marrazki lehiaketa

Dbusek eta San Martin azokak “Dbus eta Gabonak” 2017 marrazki lehiaketa antolatu dute neska-mutikoentzat.captura_cartel_gabonak2017

Neska-mutikoen sormena sustatzeaz gain, lehiaketaren asmoa da Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantziaz ohartaraztea, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

13 urtetik beherako neska-mutiko guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Nahi duten marrazkia egin beharko dute, baina beharrezkoa izango da marrazkiak Gabonei buruzko ideiaren bat edukitzea eta autobusarekin erlazionatuta egotea.

Marrazkiak Fnac-eko mostradorean entregatuko dira (San Martin azoka) edo Dbuseko bulegoetan (Fernando Sasiain, 7), eta atzealdean parte hartzailearen datuak jarriko dira: 

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa
  • Ikastetxea
  • Baimendutako tutorearen izenpea

 

Ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak adieraztea. Bestela, marrazkia lehiaketatik baztertuta geratuko da. Derrigorrezkoa izango da, halaber, formularioa betetzea parte hartzailearen legezko tutoreen baimenarekin. Formularioa gure webgunean dago eskuragarri (Deskargatu).

 Bi kategoria egongo dira:  

  • A Kategoria: 8 urte artekoa, hau da, 2009an edo geroago jaiotako haurrentzat.
  • B Kategoria: 9 eta 12 urte artekoa; hau da, 2005ean, 2006an, 2007an edo 2008an jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute.

Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2017ko azaroaren 17a izango da. 

 

SARIAK

Epaimahaiak, Dbusek izendatuko baita, kategoria bakoitzeko marrazki irabazleak hautatuko ditu. 

  • Lehen saria: Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2018ko 6 hilabetetan + Samsung Galaxy Tableta. 
  • Bigarren saria: Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2018ko 3 hilabetetan + Argazki kamera. 
  • Hirugarren saria: Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2018ko 3 hilabetetan + Liburu sorta eta idazketarako sorta.   
  • Gainerako finalistek (4. postutik 10.era) Diploma bana jasoko dute.

 

Dbusek marrazkiak zabaltzeko, jendearen aurrean erakusteko eta erreproduzitzeko eskubidea dauka, baina marrazkien jabeek, beren lanen jabeak direla aitortzen baitzaie, ez dute horregatik dirurik eskuratzeko eskubiderik edukiko. Dbusen marketin kanpainetarako erabili ahal izango dira marrazkiak.

Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak Dbusen jabegokoa den fitxategi batean sartuko dira beraien tratamendurako, eta lehiaketan parte hartzea kudeatzeko erabiliko dira. Dbusen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu www.dbus.eus web orrian.”

Finalera heltzen diren marrazkiak Dvbusen erakutsiko dira abenduan zehar eta Dbusen eta San Martin azokaren webguneetan argitaratuko dira. Marrazkiak, halaber, erakusketa egiteko prestatutako leku publikoetan jarri ahal izango dira ikusgai.  Erakusketa amaitu ondoren, marrazkiak gorde egingo dira zaintzapean, hilabete bateko epean.

Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 16an izango da, larunbatean, 12:00etan, San Martin azokan, Fnac-en Forumean.