Berriak

80 bat istorio “Pertsonak eramaten dituzten pertsonak” izeneko kanpainan

“Pertsonak eramaten dituzten pertsonak” izeneko kanpainan gidarien eta erabiltzaileen 80 bat Dbus istorio bildu ditu Dbusek. Kanpaina ekainaren erdialdean jarri zen martxan, enpresako enplegatuen lana balioesteko eta donostiarrei gidarien irudi gizatiarragoa helarazteko. 

Kanpainan Dbuseko gidari askoren istorioak bildu ziren eta hainbat euskarritan jarri ziren ikusgai, hala nola markesinetan. Era berean, web berezi bat sortu zen (www.dbusistorioak.eus), eta erabiltzaileek beren bizipen propioak argitaratu dituzte webgune horretan. 

Asmoa zen Dbuseko langileek eta erabiltzaileek kontatutako istorioak biltzea eta istorio horiekin osatzea Donostian autobusean bidaiatzen duten pertsona horien guztien historia, izan ere, pertsona horiek ahalbidetu dute 130 urte igaro ondoren Dbusek gure hiriko erreferente izaten jarraitzea.

 

Aukeratutako istorioak 

Erabiltzaileek proposatutako istorio guztien artetik 5 aukeratu dira, eta Diego Besne ilustratzaile donostiarrak irudia jarri die 5 istorio horiei. Dbuseko geltokietako markesinetan daude jada ikusgai istorio horiek, beren irudiekin batera. Era berean, irailaren 20, 21 eta 22an ”perching” bat egingo da istorio horiekin, Donostiako autobusetan. Istorio irudidunak autobusen barruan jarriko dira, barruko barretatik zintzilik, eta horrela erabiltzaileek Dbus istorio gehiago ezagutu ahal izango dituzte. 

Bost istorio irabazleek, halaber, Dbusen hiru hilabetean doan bidaiatzeko baimen bana eskuratuko dute, bai eta bere istorio irudiduna marko batean jarrita ere. 

 

Hauek dira aukeratutako 5 istorioak: 

Poltsak konfundituta (Ainara, 41 urte, kultur ekintzailea)

Beti 4ko eserlekuetan esertzen naiz, gidariaren aldera begira; mania hori daukat. Eserleku horiek gustuko ditut, trasteak uzteko lekua dagoelako eta jendearekin interakzioan egon zaitezkeelako. Euria zen eta eserita geuden guztiok aterkinak eta poltsak lurrean utzita genituen.   poltsak

Autobusetik irtetean, nire aurrean eserita zihoan neskak nire erosketa poltsa hartu zuen eta nik harena, biok konfundituta. Erosketak denda berean egin genituen, hori kasualidadea. Ez genekien nola aurkitu elkar, eta biek ideia bera eduki genuen: hurrengo astean biak autobusean gora eta behera ibili ginen, poltsarekin, berriro topo egin arte. 

Jakin nuen berak ere gustuko zuela eserleku horietan bidaiatzea, baina autobusaren atzealdera begira eserita. Bakoitza bere maniekin, baina denak ez gara hain desberdin!

 

 

 

 

Piper egiteak merezi izan zuen (Ane, 20 urte, ikaslea)

Astearte euritsua zen eta 8etan klasea nuen. Presa nuepipern, baina denbora nahikoa 17a hartuz gero. Bost minutu falta ziren autobusa etortzeko. Autobusa zetorren eta ahots lodi batek nora nihoan galdetu zidan. Goizeko zortziak hamar gutxiago ziren, eta hotz erantzun nion. 

– Klasera.

– Zurekin joan naiteke? Ez daukat presarik, euria da eta interesgarria iruditzen zait zure aurikularretatik ateratzen den reggaea.

– Bai horixe.

Mikel deitzen zela esan zidan. Hiru geltoki igaro ziren berak hitzik esan gabe eta, jakina, nik ere ezer esan gabe. Nire geltokira hurbiltzen ari ginen; jada ez zitzaidan hainbeste inporta unibertsitatera joatea. “Pentsatu azkar, pentsatu” Eta pentsatu egin nuen.  Paper bat atera nuen eta hau idatzi nuen: “asteartea eta osteguna: ordu berean eta autobus berean”. Osteguna heldu zen, presa txikiagoa, reggae gehiago eta eguzki galda.

– Hartuko dugu 33a Miramarreraino?

– Musika saioa kontxa parean goizeko 8;30ean? Erosi egiten dut.

Eta gaur arte!.

 

Irakurtzeko uneak  (Iker Izal)irakurtzeko

Maitasun handiz gogoratzen ditut Bentaberrin EHUn ikasten ari nintzeneko urteak, egunero autobusa hartzen bainuen hara iristeko. 

Grosen bizi nintzen eta etxetik unibertsitatera 15 bat minutu nituen autobusean. Eguneko unerik gogokoenetako bat zen. Egunean zehar, minutu horiek baino ez nituen plazerez irakurtzeko, errealitatetik ihes egiteko eta gozatzeko unea zen niretzat. 

15 minutu joateko eta beste 15 bueltatzeko. Gehien irakurri dudan eta irakurketaz gehien gozatu dudan garaia nire bizitzan. 

 

 

 

Paseoak Kontxatik (Leticia, 65 urte, erretiratua)

Ia asteburu guztietan bisitatzen dut Antiguan dudan familia. Hau da nire ohiko errutina: esnatu, kafea hartu, jantzi, egunkaria erosi estankuan, eta autobus geltokira hurbildu.paseoak

 Antiguarako bidean, autobusean egunkaria irakurtzen joatea da nire unerik gogokoenetako bat. Sekulako plazera da niretzat Kontxa gurutzatzea autobusean, irakurtzen, eguraldi ona izan zein ez. Eta zer diozu udako hondartza egunez?   

Bidaiaz gozatu eta gainera eguna hondartzan igaro, zer gehiago eskatu daiteke? 

 

 

 

 

 

Nola aldatu garen (Jose Angel, 49 urte, arreta zuzena dibertsitate funtzional intelektuala duten pertsonei)aldatu

130 urte. Laster 50 urte beteko ditudala-eta atzera begira jartzen naiz, eta gogorapen eta sentimenduak etortzen zaizkit gure garraio publiko maitatuaren inguruan; ez dakit oroipenak edo irudipenak diren, baina, edozer gauza izanda ere, halako nostalgia bat baino ezin dut sentitu igarotako denboragatik, batek baino gehiagok esango lukeen moduan. 

Autobusetan hazi gara; hasieran, korrika kobratzailearen lekuan esertzeko, printze bat zaldi gainean bezala; gero, OHO egin genuen, egunero atzeko aldean bidaiatuta, atzeko barra hari helduta, bizitzari begira kristaletatik, edo atzeko atearen zuloan eserita; zenbat maite genuen leku hura! Eta orain, egungo autobusak ikusten ditudanean, zera pentsatzen dut: zenbat aldatu garen! Eta zein bidaia ederra bizitzarena!