Berriak

Naturaren egunean, Dbus haziak banatzen ari da autobusetan, “perching” ekintza berritzaile batekin

Naturaren Babesaren Munduko Eguna dela eta, Dbusek “perching” ekintza berritzaile bat jarri du martxan autobusetan, eta ekintza horren bitartez ziazerben haziak banatzen ari dira poltsetan, ingurumena errespetatzeak duen garrantziaz eta bizimodu osasuntsuak duen balioaz sentsibilizatzeko. Dbusek bere 130. urteurrena ospatzeko egin duen programazioko ekintzetako bat da, eta Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean garatu da.img_0923

Horrela, urriaren 18an, 19an eta 20an Dbuseko autobusak erabiltzen dituzten pertsonek bere hazi poltsa hartu ahal izango dute eta etxera eraman, bere hiri baratzean landatzeko. Aurreikusita dago 130. urteurrenean, urtaro aldaketa bakoitzean “perching” ekintza berri bat egitea sasoiko haziekin. Haziak nekazaritza ekologikokoak dira eta hori egiaztatzen duten ziurtagiriak dauzkate: Euskal Herriko eta Europako Ekoizpen Ekologiko zigilua eta Ehkolektiboa-Euskal Herriko biobaserritar agroekologiko kolektiboaren Zigilua. Hurrengo “perching” ekintza neguan izango da.

Oraingoan, autobusetako heldulekuetatik zintzilik jarri diren poltsak ziazerben haziak dira, eta 16 autobus hibridoetan banatu dira, autobus horien teknologia ingurumenarekin errespetutsuagoa baita. Hazi poltsa bakoitzarekin batera haziak nola landatu jakiteko jarraibideak datoz. Guztira 2.000 poltsa banatuko dira hiriko zonalde desberdinetako lineetan. Jarduera honetan etxean haziak landatuz parte hartzen duten pertsonek landareen eboluzioa ere partekatu ahal izango dute sare sozialen bidez #HiriBerdea hashtag erabiliz.

img_0889Ekintzarekin, Dbusek agerian jartzen du ekologiarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromisoa. Dbuseko flota Euskadin dagoen flotarik ekologikoena da eta gutxien kutsatzen duena, eta elektromugikortasunaren erreferente nagusietako bat da Estatu mailan. 3 autobus %100 elektriko ditu eta 16 autobus hibrido. Datozen asteetan, aurreikusita dago beste 4 ibilgailu hibrido helduko direla, beraz, 2016a bukatu baino lehen 12 metroko flotaren %25 ibilgailu elektriko-hibridoz osatuta egongo da.

Beste datu garrantzitsu bat da 2016ko abuztura arte Estatuan saldutako autobus hibridoen zein elektrikoen %20 Dbuseko flotan zeudela.