Peruko profesionalak bisitan Dbuseko instalazioetan
Dbusek Peruko GMD talde teknologikoko ordezkaritza bat hartu du bere instalazioetan. GMD enpresa inplementazio teknologikoetan espezializatuta dago garraio arloan. Peruko ordezkaritzako kideek Kotxetegietako instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, eta Donostiako autobusetan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu ere egiaztatu dituzte.
Ordezkaritzak Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE) ezagutu du. Sistema horrek teknologia berriak erabiltzea ahalbidetzen du erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko, eta Kotxetegien eta gidarien arteko barne komunikaziorako bide bat sortzen du. Sistema 2004an ezarri zen Dbusen, eta berari esker geltoki guztietan jakin daiteke autobusak noiz helduko diren, eta hurrengo geldialdiari buruzko eta geldialdi bakoitzean egin daitezkeen autobus aldaketen gaineko informazioa eman daiteke autobus barruan.
Ordezkaritzako kideek beste sistema batzuk ere ezagutu dituzte. Esaterako, antibunching-erako (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema, edo Dbuseko ticketing sistema.
Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu nazioarte mailan hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.