Berriak

Dbus-eko 26-Amara-Martutene lineak %65 kutsatzaile gutxiago igorriko du urtean

Uztailaren 5etik aurrera bi autobus %100 elektriko eta bi autobus hibrido arituko dira Dbuseko 26-Amara-Martutene linean. Horrela, Urumearen ibai ertzean (Erriberak, Loiola, Txomin eta Martutene) batere zaratarik egin eta kutsatzailerik igortzen ez duen garraio publikoko zerbitzua ibiliko da, zeina ingurumenarekin errespetutsuagoa izango den eta hiritarren bizi kalitatea hobetzen lagunduko duen. DBUS_05.07.16 (3)

Bi autobus %100 elektriko berriek 12 metroko luzera dute eta energiaren erabilera optimizatzeko helburuarekin diseinatu dira, Dbusek dituen hiriko autobusen prestazioei eutsita eta hobetuta. Ibilgailu horiek isilak dira eta ez dute kutsatzailerik igortzen eguratsera, eta 200 kilometro baino gehiagoko autonomia lortzea espero da beraiekin. Sodio Nikeleko kimika duten bateria moduluek, Ultracap-ekin konbinatuta, motor elektrikoari energia ematen diote, 3.100 NM-ko trakzio parea eta 230 kW–ko potentzia  lortuta.  Ibilgailuak frenatzean sortzen den energia berreskuratu eta energia elektriko bihurtzen du, baterien autonomia handituta. 

Era berean, “Dbus Hiri Berdea” kanpainaren linean, zeinak iraunkortasunaren eta ingurumena errespetatzen duen garraio publikoarekiko konpromisoaren alde egiten baitu, ibilgailuaren barruko diseinuan elementu berdeak ditu, esaterako barrak. Errotulazio berezia ere diseinatu da mezu hori bera helarazteko asmoarekin.

Horrez gain, autobus hibrido berriak  Ion-Litio bateriez hornituta daude eta Start-Stop sistema dute; beraz, geldialdietan modu elektrikoan baino ez dute funtzionatzen, eta ez dute gasik igortzen eguratsera, ez eta ingurunean kutsadura akustikorik sortu ere. Horrek dakar, batetik, %25-30 erregai gutxiago kontsumitzea eta urtean gutxi gorabehera 22 tona CO2 gutxiago igortzea eguratsera ibilgailuko.  

Horrela, gaur egun 26 lineak, zeinak zerbitzua diesel teknologiako 4 autobusarekin ematen baitu, 445 tona CO2 igortzen ditu urtean. Ibilgailu berriak sartuta, aurreikusten da kutsatzaileen igorpena %65 murriztea (290 tona), hirian aire garbiagoa eta osasuntsuago arnastea bermatuta eta zaratarik gabeko zerbitzua emanda. 

REPLICATE proiektu europarraren barruko neurri bat da. Dbus proiektu horretan ari da, Donostiako Udalarekin eta beste 34 bazkiderekin batera, hiri adimentsuaren eredua garatzeko. Proiektua 2016ko otsailean hasi zen eta 5 urteko iraupena izango du. Proiektuak Europar Batasunaren H2020 ikerketa eta berrikuntza programaren fondoak jaso ditu, 691735 zenbakiko kontratuaren barruan.DBUS_05.07.16 (4)

Igorpenak gutxitu eta merkatuko igorpen maila txikienetara jaistea ahalbidetzen duen teknologia daukaten autobusak erosi dituen lehen hiri garraioko enpresa da Dbus. Donostia da flotarik ekologikoena eta gutxien kutsatzen duena duen hiria Euskal Herrian eta ibilgailu elektriko eta hibrido gehien dituen hirietako bat Estatuan.

26-Amara-Martutene linean ibiliko diren 2 autobus hibridoez gain, uztailaren 5etik aurrera ere Dbusek  beste 4 autobus hibrido gehiago jarriko ditu martxan Donostiako autobus lineetan. Aurreikusita dago urtea amaitu baino lehen ezaugarri horiek berak dituzten beste 4 ibilgailu hibrido sartzea, beraz, Dbusek mota horretako 20 ibilgailu izango ditu. Horrela, gainera, 12 metroko autobusen %25 elektriko-hibridoa izango dira

Ibilgailu berri horiek guztiek Dbuseko flotan sartuz joan diren modelo horretako ibilgailuen ezaugarri berberak dituzte. Dbuseko autobusek eduki ohi dituzten erosotasuneko eta segurtasuneko elementu guztiak dituzte eta %100 irisgarri dira. Berritasun moduan, ibilgailu elektriko eta hibrido berriek USB kargagailuak dituzte, bidaian zehar gailu elektronikoak doan kargatu ahal izateko. Ibilgailu bakoitzak bi USB kargagailu izango ditu:

bat, ibilgailuaren erdiko aldean eta, bestea, atzeko aldean. Kargagailu bakoitzak bi USB ataka ditu, hainbat gailu batera kargatu ahal izateko. 20160705_095023

Era berean, azken hilabeteetan Dbuseko gidariek prestakuntza jaso dute ibilgailu berri horien gainean, eta Kotxetegietako instalazioak egokitu dira ibilgailu horiek funtzionamenduan hasteko. Horretarako, autobus horietarako bereziki garatu diren bi karga gune instalatu dira Dbusen, bai eta karga adimentsurako zentral bat ere, zeinak karga prozesua modu optimoan eta automatikoan kudeatzen duen. Zentral honek bi karga gune berriak eta beste autobus elektrikoaren karga gunea ere kontrolatuko ditu. Bi ibilgailu elektriko berriak gauez kargatuko dira, goizean klimatizazio baldintza ezin hobetan lanean hasteko eta energia kontsumoa minimizatzeko. Era berean, girotze sistemarekin energiari etekin handiago atera ahal zaio. Irteera orduaren arabera, sistema automatikoki piztuko da, nahiko aurrerapenez, programatutako tenperaturara iristeko, eta horrela, ibilgailua deskonektatu eta zerbitzua ematen hasi eta gero, girogailuaren kontsumoa murriztu egingo da.

Bi ibilgailu elektriko berriak IRIZAR-i2e modelokoak dira eta Irizar Kooperatiba Elkarteari erosi zaizkio; 2 autobus hibridoak, berriz, SOLARIS URBINO 12 Hybrid modelokoak dira eta SOLARIS Bus & Coach enpresari erosi zaizkio. Erosketa horiek 1.637.642,16€-ko inbertsioa eskatu dute. Inplementazioaren ondoren, ibilgailuen funtzionamendua monitorizatu egingo da, emaitzak egiaztatzeko.

Ibilgailu hauek gehituta, Dbusek erakusten du elektromugikortasunarekin eta teknologia aurreratuenekin duen konpromisoa, eta donostiarrei zerbitzua emateko duen flota are garbiagoa eta efizienteagoa izatea nahi duela.