Berriak

“Etorkizuneko autobusa” marrazki lehiaketaren sari banaketa

IMG_0228_peqDonostiako Udalak, Novadays Aholkularitzak, Tecnalia Ikerketa Zentroak, Gipuzkoa Parke Zientifiko eta Teknologikoak, DBUS garraio publikoko enpresak eta Eureka! Museoak “Etorkizuneko Autobusa” izeneko marrazki lehiaketako  sarien banaketa ospatu dute.

Lehiaketa CityMobil 2 proiektuak bultzatu du neska-mutikoengan oso gaztetik mugikortasun iraunkorraren konpromisoa bultzatzeko eta berrikuntzarekiko eta aurrerapen teknologikoekiko interesa pizteko, eta sariak banatu ditu Eureka! Museoan, eskola ume, familia eta irakasle ugariren aurrean.

Marrazki lehiaketan 658 eskola umek hartu dute parte – 362 lehen kategorian (lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoak) eta 296 bigarren kategorian (lehen hezkuntzako 4.,5. eta 6. mailakoak)-., “Etorkizuneko Autobusa” lehiaketaren zabalkundean eta dinamizazioan lagundu duten Donostiako 10 ikastetxetatik.

Saritutako marrazkietan, non ezaugarri artistikoak, sormena, originaltasuna eta iraunkortasunari lotutako osagaia baloratzen baitziren, modu dibertigarrian eta fidagarrian erakutsi dute nola ikusten duten eskola umeek hirietako garraioaren bilakaera datozen urteetan.

Hamar marrazki finalistak Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoaren eraikin nagusian egongo dira ikusgai, CityMobil 2 erakusgailua Parkean martxan dagoen bitartean.

Saritutako lanak:

LEHEN KATEGORIA (Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailak)

1.- Ane Alberdi ( Axular Lizeoa – 3. A) – URREA

2.- Izaro Burgera MartInez ( Axular Lizeoa – 2. A) – ZILARRA

3.- Paula Telleria ( Deutsche Schule San Alberto Magno – 1. B ) – BRONTZEA

BIGARREN KATEGORIA (Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailak)

1.- Haizea MUgica HernAndez ( Axular Lizeoa- 5. B) – URREA

2.-Maite Luzia Gomara Goikoetxea (Ibai Ikastola – 6. A) – ZILARRA

3.-Lander Sanz Dominguez  (Herri Ametsa Ikastola – 6. B) – BRONTZEA

Donostiako Udaleko, Novadayseko, Tecnaliako eta Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko ordezkariek osatu dute kategoria bietan saritutako marrazkiak aukeratzeaz arduratu den epaimahaia.

Pilar Aranaren eskutik, diplomak eman zaizkie bi kategorietako hamar finalisteie. Hauek izan dira sariak: batetik, 2016eko 1 edo 2 hilabetetan DBUSeko autobusak nahi beste erabiltzeko txartel bat, pertsonala eta besterenezina (lehen eta bigarren saridunentzat, hurrenez hurren), Dbuseko gerente Igor Gonzalezek eman diena; bestetik, Eureka! Museorako sarrera bat, kategoria bietako lehen saridunentzat, beraien gelako ikaskideekin batera planetarioa bisitatzeko eta “mendi errusiarra”-ren simulagailuan igotzeko, Museoko Edukien arduradun Larraitz Etxeberriak emandakoa; eta, horrez gain, Novadaysek eta Tecnaliak lehiaketaren irabazle guztiei eta haien ikaskideei Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikotik gidaririk gabeko ibilgailuan ibilbide bat egin eta esperientzia horretaz gozatzeko aukera eman diete.