Berriak

Dbus-en autobus linea bakoitzari buruz informatzeko liburuxka berriak

liburuxkak_folletos_2Donostiako Udalak eta Dbusek, hirian mugikortasun sostengagarria sustatu nahi duen SITE  (Smart Integrating Ticketing For Europe) proiektuaren barruan, liburuxka berriak argitaratu dituzte, Dbusen hiri autobusen linea bakoitzeko bana. SITE proiektu europar bat da autobusetako sistema teknologikoak eta ordainketa sistemak hobetu eta garraio publikoaren erabilera bultzatzeko.

Guztira, 26 liburuxka desberdin dira. Haietako bakoitzean, linea bati buruzko informazio guztia ematen da, hala nola, linearen mapa, ordutegiak eta geraleku nagusien artean autobusak, gutxi gorabehera, ematen duen denbora.

Liburuxken helburua da autobusaren erabiltzaileek eta, batez ere, gaur egun garraio publikoa erabiltzen ez dutenek linea bakoitzari buruzko informazio osoa eta zehatza izatea, hiriko garraio publikoa erabiltzea errazagoa izan dadin denontzat.

Liburuxkak eskuragarri daude iada auzoetako kultur etxeetan, herritarrari arreta egiteko zerbitzua duten udal eraikin batzuetan, Udalifon, Mugikortasun Sailaren bulegoetan eta Dbusen.

Guztira, 30.550 liburuxka argitaratu dira, eta autobusaren erabilera sustatzeko auzoetan egingo diren kanpaina berezietan ere erabiliko dira.

Dbusen web orrian ere (www.dbus.eus) aukera dago handik banan-banan kontsultatu eta deskargatzeko. Liburuxkak, linea bakoitzaren informazioa eskeintzen den atalean dago, liburuxka bat linea bakoitzeko.