Dbus-ek Pobrezia Errotik Ezabatzearen Aldeko Nazioarteko Egunarekin bat egingo du
Urriaren 17an Pobrezia Errotik Kentzeko Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, Dbusek kausa horrekiko sentsibilizazio eta zabalpenerako egingo diren jarduera guztiekin bat egiten duela erakutsi nahi du.
Hori dela eta, Donostiako hiriko autobus guztiek, milaka pertsonak hirian egunero erabiltzen duten garraioa izanik, 0 Pobreziaren logoaren kartelak eramango dituzte urriaren 13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19an.