Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, LOIOLAKO ERRIBERAK eta AMARA auzoetako bizilagunentzat
DBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2012ko ekainaren 6-7an izango da. Oraingo honetan, Loiolako Erriberak eta Amara auzoetako bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak.
Ordutegia: 11:00etan.
Ezinbestekoa apuntatzea. comunicacion@www.dbus.eus – 943 000 200
Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete comunicacion@www.dbus.eus helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 200)
Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatzen ari ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten. Auzo ugarietako bizilagunek bisitatu gaituzte jada, eta emaitzak oso onak izan dira.
LOIOLAKO ERRIBERAK ETA AMARA AUZOETAKO BIZILAGUNENTZAKO ATE IREKIAK
EZINBESTEKOA APUNTATZEA comunicacion@www.dbus.eus - 943 000 200
|
Azkeneko jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:
- IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran
Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.