Youtube
#NikEreDbus – Reala
Dbus 130 urte
#NikEreDbus – Donostiarra trainera
#NikEreDbus – La Oreja de Van Gogh
1886tik, Donostia eta Dbus elkarrekin etorkizuna eraikiz (bertsio laburra)
Dbus Hiri Berdea
EITBren erreportajea – Dbusen 130. urteurrena
130. urteurrena
2016ko abuztuaren 28an, Dbusek 130 urte beteko ditu Konpainia sortu zenetik, eta 2017ko uztailaren 18an, 130 urte bere historiako lehen bidaia egin zuenetik. Bidaia hura Kontxa, Plaza Zaharra eta Ategorrietaren artean izan zen eta tranbia bat erabili zen.
130 urtetan, Dbus donostiarrekin eta ingurumenarekin oso konprometituta dagoen Konpainia izatera heldu da, izan ere, badaki zer eragin duen bere jarduerak gizartean eta ingurunean.
2016ko uztailetik 2017ko uztailera bitartean, Dbus-ek mugarri handi hori ospatuko du pertsona guztiekin, jendeari Konpainiaren historia luzeaz gain sorlekua Donostia duela eta iraunkorra dela erakusteko egingo dituen ekimen eta jardueren bitartez.
Atal honetan aurkituko dituzu Dbuseko 130. urteurrenaren gaineko jarduera, bideo eta irudi guztiak
Jarduerak
-
80 bat istorio “Pertsonak eramaten dituzten pertsonak” izeneko kanpainan
“Pertsonak eramaten dituzten pertsonak” izeneko kanpainan gidarien eta erabiltzaileen 80 bat Dbus istorio bildu ditu Dbusek. Kanpaina ekainaren erdialdean jarri zen martxan, enpresako enplegatuen lana balioesteko eta donostiarrei gidarien irudi gizatiarragoa helarazteko. Kanpainan Dbuseko gidari askoren istorioak bildu ziren eta hainbat euskarritan jarri ziren ikusgai, hala nola markesinetan. Era berean, web [Irakurri]
-
Hazien azken perching-a Dbus-eko autobusetan
Bihar, asteartea, hasiko da hazien laugarren eta azken perching-a Dbuseko autobusetan. Ekainaren 20, 21 eta 22an entsalada hostoen 2.000 hazi poltsa banatuko dira autobus flotaren autobus hibridoetan, ingurumena gehiago errespetatzen duen teknologia baitute. Azken hilabeteetan, Dbusek hiru perching ekintza egin ditu autobusetan eta arrakastatsuak izan dira. Zehazki, ziazerben haziekin, hainbat eratako [Irakurri]
-
Dbus, pertsonak eramaten dituzten pertsonak
“Pertsonak eramaten dituzten pertsonak” da Dbusek enpresako enplegatuen lana balioesteko eta donostiarrei gidarien irudi gizatiarragoa helarazteko abiarazi duen kanpainaren leitmotiv-a. Kanpainak Dbuseko gidari askoren istorioak biltzen ditu; gidarien kontakizun laburrak dira, euren eguneroko lanaren gainean ez dakizkigun gauzak eta haien kezkak eta bizipenak azaltzen. Ekimen honen helburua da donostiarrek pixka bat [Irakurri]
-
Dbus-eko langileek enpresaren 130. urteurrena ospatu dute jai familiar batekin
Gaur, Konpainiako langileek eta beren senideek jai alaitsua egin dute Dbuseko Kotxetegian enpresaren 130. urteurrena dela eta. Lehen ordutik adin guztietarako jarduera asko eduki dituzte disfrutatzeko: puzgarriak, trikkeen zirkuitua (monopatinak), formula 1en simulagailuak, haurrentzako jolasak, Irrien Lagunak-en ikuskizuna... Jaian, patata tortillen lehiaketa bat ere antolatu da. Lehiaketa oso animatuta egon da, [Irakurri]
-
Dbus eta Reala, batera #NikEreDbus kanpainan
Reala da Dbusek bere 130. urteurrena dela-eta abian jarri duen #NikEreDbus kanpainako bideo berriaren protagonista. Horrela, talde txuri-urdinak babesa erakutsi nahi izan dio Dbusi eta garraio publikoaren erabileraren alde dagoela agertu, Donostiako garraiobide iraunkor gisa. Reala bideo bateko protagonista da, non Xabi Prieto eta Joseba Zaldua jokalariek Dbusen egiten zituzten bidaien [Irakurri]
-
Perching ekintza berria Dbus-eko autobusetan
Aurreko 2 ekintzen arrakastaren ondoren, martxoaren 21, 22 eta 23an tomate hazien poltsak zintzilikatuko dira autobus hibridoetako heldulekuetatik, Dbuseko erabiltzaileek hartzeko eta etxean landatzeko. Hirugarren “perching” ekintza hau Dbusen 130. urteurrena ospatzeko programazioaren zati da. Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean egin da, garraio publikoaren erabilera eta bizitzeko ohitura osasungarriak bultzatzeko asmoarekin. Guztira, sasoiko [Irakurri]
-
Dbuseko autobus berriek izena dute jada
Urgulleko sugandila, hagina, martin arrantzalea eta Artikutzako desman iberiarra dira Dbuseko autobus lineetan martxan jarri berri diren SOLARIS markako Urbino Hybrid 12 lau autobus hibridoetarako Dbuseko erabiltzaileek aukeratu dituzten lau izenak. Dbusek “Eman izena zure autobusari” kanpaina antolatu zuen Cristina Enea Fundazioarekin batera, eta kanpaina horren barruan aukeratu dira izenak. Hilabete [Irakurri]
-
Dbusek Gabon Zoriontsuak opa dizkizue!
1886tik Donostia eta Dbus elkarrekin etorkizuna eraikiz. Dbusek jai zoriontsuak eta 2017ko urte oparoa opa dizkizue. 2017an ere erabili Dbus mugitzeko! Zer da zuretzat Dbus? #NikEreDbus kanpaina Zer da zuretzat Dbus? Adin guztietako donostiarrek hartu dute parte Dbusen 130. Urteurreneko ospakizunen programako #NikEreDbus kanpainan, beraien gogorapen eta pasadizoak kontatzen. Istorio horiek guztiak jasotzen dituen bideoa [Irakurri]
-
“Dbus eta gabonak”, 10. haurrentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa
Hamargarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en partehartzearekin, "Dbus eta Gabonak" Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako partehartzea paregabea izan da, 4 eta 12 urte arteko 1.400 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira. Gaur, 2016ko abenduaren 17an, San Martin Merkatuko FNACen sari banaketa burutu da. A mailako irabazleak (8 [Irakurri]
-
Dbus-ek bigarren “perching” ekintza abiarazi du eta sasoiko haziak banatuko ditu berriro autobusetan
Sasoiko haziekin egindako lehen “perching” ekintzaren arrakastaren ondoren, banatutako 2.000 hazi poltsa agortu baitziren, Dbusek bigarren hazi banaketa abiarazi du Konpainiaren 130. urteurrenaren programazioaren barruan. Haziak flotako autobus hibridoetan banatuko dira, ingurumenarekin errespetutsuagoa den teknologia duten autobusak baitira. Oraingo honetan, zerba barietate desberdinen haziak dira, eta autobusen heldulekuetan jarriko dira abenduaren [Irakurri]
-
Eman izena zure autobusari!
Konpainiaren 130. urteurrenarekin bat eginda eta Hiri Berdea kanpainaren baitan, Dbusek erabiltzaileengana hurbildu nahi du garraio publikoa eta horretarako aukera ematen die flotara gehitu berri diren lau autobus hibridoen izenak aukeratzeko, “Eman izena zure autobusari” jardueraren bitartez. Helburua ingurumenarekiko errespetua eta bizi ohitura iraunkorrak bultzatzea da, tartean dela garraio publikoaren erabilera. Horregatik, gaurtik aurrera [Irakurri]
-
Dbus-ek bere flota berritzen jarraitzen du, lau autobus hibrido berrirekin
Datorren egunetan Dbusek SOLARIS etxeko Urbino Hybrid 12 modeloko lau autobus hibrido gehiago edukiko ditu Donostiako kaleetan martxan. Autobus berriak Konpainiak bere flotan jada dituen 16 ibilgailu hibridoei batuko zaizkie, bere flota baita Euskadiko flotarik ekologikoena eta elektromugikortasunean erreferente nagusietakoa estatu mailan. Autobus hibridoak SOLARIS Bus & Coach enpresari erosi [Irakurri]
-
130 urteko historia
Abuztuaren 28an 130 bete dira Dbus sortu zenetik. Hona hemen bere historiako unerik azpimarragarrienen laburpen bat - 1886: Donostiako Tranbia Konpainia sortu zen. - 1887: lehen linea jarri zen martxan, Kontxa, Bulebarra eta Ategorrieta artean. Zaldiek tiratutako tranbia bat zen. - 1897: lehen tranbia elektrikoak hasi ziren ibiltzen. - 1948: trolebus elektrikoak sartu ziren. - [Irakurri]
-
Naturaren egunean, Dbus haziak banatzen ari da autobusetan, “perching” ekintza berritzaile batekin
Naturaren Babesaren Munduko Eguna dela eta, Dbusek “perching” ekintza berritzaile bat jarri du martxan autobusetan, eta ekintza horren bitartez ziazerben haziak banatzen ari dira poltsetan, ingurumena errespetatzeak duen garrantziaz eta bizimodu osasuntsuak duen balioaz sentsibilizatzeko. Dbusek bere 130. urteurrena ospatzeko egin duen programazioko ekintzetako bat da, eta Cristina Enea Fundazioarekin [Irakurri]
-
Haurrentzako X. Marrazki Lehiaketa, “Dbus eta Gabonak”
Dbusek eta San Martin Azokak 2016ko “Dbus eta Gabonak” haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa bederatzigarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean. Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan [Irakurri]
-
Jarraitu Dbusen egunerokoa Instagramen
Jakin nahi al duzu nola funtzionatzen duen Dbusek barrutik? Dbusen Instagrameko kontuan (dbusdonostia) egunero-egunero egiten dugun lanaren kronikaren jarraipena egin dezakezu. Argitalpen guztiek #descubredbus eta #dbusezagutu hashtaga daramate, haien arrastoari jarraitu ahal izateko. Instagramen, adibidez, ikusi dezakezu nola egiten den lan departamentu guztietan, zer jarduera antolatzen ditugun eta Dbusen gaineko beste bitxikeria batzuk [Irakurri]
-
Autobus Berdea haurrentzako tailerrerako izena emateko epea irekita
Dbusek, bere 130. urteurrenaren programazioaren barruan, materialak birziklatuz autobusen maketak egiteko familia tailer bat antolatu du: “Autobus Berdea”. Jarduera honen asmoa da haurrak ohartaraztea mugikortasun iraunkorrak eta autobusaren erabilerak duten garrantziaz, horretarako sormenaz baliatuz. Ontziak, poteak, kartoiak eta beste elementu batzuk erabiliko dira autobusak sortzeko, aldi berean mugikortasun iraunkorra eta naturaren [Irakurri]
-
Donostiarra trainerua, #NikEreDbus kanpainarekin bat
Dbusek eta Donostiarra traineruak indarrak batu ditzute #NikEreDbus kanpainan; izan ere, Dbusen 130. urteurrena dela-eta, Donostiako traineruko arraunlariek babesa erakutsi nahi izan diote Dbusi. Horrela, Kontxako banderako estropadetan bete-betean sartuta gaudela, Donostiarrako kideek bideo bat egin dute, beraiek protagonista izanda, Dbuseko autobusetan izandako bizipenak gogora ekarrita. Bideoa Dbusen web orrian eta [Irakurri]
-
Dbus-en 130. urteurrena ONCEren kupoian
Dbusen 130. urteurrena dela eta, datorren abuztuaren 28an, igandean, Dbus ONCEren kupoiaren protagonista izango da. Hain zuzen ere, 1886ko abuztuaren 28an eratu zen Konpainia, eta handik hilabete batzuetara zerbitzua ematen hasi zen, 1887ko uztailean, zehazki. Kupoi oroigarri hau argitaratuta, ONCEk eskerrona erakusten dio Dbusi garraio publikoan erreferente den enpresa gisa egiten [Irakurri]
-
Bisita gidatuak: ezagutu Dbus barrutik
Dbusen 130. urteurreneko ospakizunen programazioaren barruan hainbat bisita gidatu antolatu dira Kotxetegiak ikusteko eta Konpainiaren barruko funtzionamendua ezagutzeko. Bisitak doakoak izango dira, eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, gutxienez 7 eguneko aurrerapenez (info@www.dbus.eus / 943 000 200). Bisitak 11:00etan egingo dira, eta egun hauetan: - Irailak 24 - Urriak 22 - Azaroak [Irakurri]
-
La Oreja de Van Gogh-ek ere Dbusen bidaiatzen du
La Oreja de Van Gogh talde donostiarra da #NikEreDbus kanpainaren protagonista, non garraio publikoaren erabilera bultzatzen baitu Donostian, garraio iraunkor gisa. 2016ko uztailetik 2017ko uztailera Dbusen 130. urteurrena ospatuko da eta bideoa da 130. urteurren horren programako atal bat. La Oreja de Van Gogh musika taldeak 28-Amara-Ospitaleak linea ezagutzera eman zuen mundu [Irakurri]
-
Dbus-ek bere 130. urteurrena ospatuko du
2016ko uztailetik 2017ko uztailera bitartean Dbusek bere 130. urteurrena ospatuko du jarduera ugariekin. 130 urte horietan Konpainiak bilakaera etengabea izan du bai eskainitako zerbitzuei dagokienez, bai zerbitzuen kalitateari dagokionez. Donostian zerbitzua ematen hasi zenetik 130. urte bete dituela ospatuta, Dbusek azpimarratu nahi du hiriari egiten dion ekarpena, garraio hurbila, irisgarria eta [Irakurri]